"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tomás Kolonbiako Pazifikoko kostaldetik gerraren ondorioz ihes egindako gazte beltza da. Bogotan egin nahiko du bizimodua; zortzi milioi biztanleko hiri arrazistan, alegia. Jairo bere anaia kaleetan desagertuko da, eta, haren bila dabilela, Tomásek beldurrari, nostalgiari eta iraganeko zauriei aurre egiteko indarra proban ipiniko du. Bidaia horretan, itsasoaren gaindik 2.600 metrora dagoen hirian hutsetik hasi beharko du.


