tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
Next Music Station: Lebanon
Zinemira-Informazio Saia
NEXT MUSIC STATION: LEBANON
Foto: SSIFF
Next Music Station: Lebanon filmeko lan taldea
Foto: Gorka Bravo
Fermín Muguruza
Foto: Gorka Bravo

Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak mundu arabiarreko musika-errealitatearen soinu-mapa egin du. Dokumental honetan, Libanoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da (ouda, esaterako). Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilatuko ditu, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta gerturatze lanak egiteko. Horretarako, erritmorik modernoenak baliatuko ditu: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.
BIOGRAFIA
Irunen jaioa, Kortatu, Negu Gorriak eta Kontrabanda taldeak sortu zituen, baita Esan Ozenki eta Talka disko-etxeak ere. Halaber, bakarlari gisa ere hainbat disko grabatu ditu. Era berean, Checkpoint Rock: Canciones desde Palestina (2009) dokumentala zuzendu zuen. Obra horrek Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia itxi zuen, eta 2009ko Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama sailean aurkeztu zuten. Next Music Station Al Jazeera Documentary Channel etxeak ekoitzitako dokumental-saila da, arabiar munduko hainbat herrialdetako egungo musikagintzari buruz: Maroko, Tunisia, Egipto, Libano, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan.
FITXA
Zuzendaria
Fermin Muguruza
Gidoia
Fermin Muguruza
Ekoizpena
Talka Records Kontrakalea, 23-2º 20304 Irun Tel 34 680 778 318 jone@kontrakalea.com
Al Jazeera Documentary Channel (Qatar)
Argazkia
Jordi Abusada
Muntaketa
Asier García, Dani Urdiales
Musika
Wadih El Safi, Assi El Hellani, Marcel Khalife, Mohamed El Turk, Michel Elefteriades
Iraupena
104 m.
Herrialdea
Qatar-Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea