tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Guillermo Arriaga
Guillermo Arriaga
 

Guillermo Arriaga literatura garaikidean eragin handienetakoa duen idazletzat jotzen dute, eta gaztelaniazko egilerik garrantzitsuenetakoa da. Sortzaile zinematografiko gisa, egungo lanik iraultzaile eta interesgarrienetakoa egin du. Hiru eleberri idatzi ditu: Escuadrón Guillotina, Un dulce olor a muerte eta El búfalo de la noche. Era berean, ipuin-liburu bat ere sortu du: Retorno 201. Hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte bere lanak, eta ez ditu egokitzapenak eta bestelako lanak enkarguz egiten. Aurrekoez gain, hainbat filmen gidoiak ere idatzi ditu: Amores perros (2000) eta 21 gramos (2003) pelikulenak, biak ere Alejandro González Iñárrituk zuzenduak; The Three Burials of Melquiades Estrada (2005), Tommy Lee Jones zinemagileak zuzendua eta 2005eko Canneseko zinema-jaialdian gidoi onenaren saria irabazi zuena; Babel (2006), González Iñárrituk zuzendua, 2007an gidoi onenaren Oscar saria eskuratzeko proposatu zutena; eta The Burning Plain (2008), Charlize Theron eta Kim Basinger aktoreekin (horixe izan zen zinema-zuzendari gisa egindako debuta).
Horrez gain, Jorge Hernández Aldanak zuzendutako El búfalo de la noche (2008) filma ekoitzi du.

Era berean, 2010ean El pozo film laburra idatzi eta zuzendu zuen, Mexikoko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko. Halaber, Texaseko Iparraldeko Unibertsitateko artista egoiliar egin zuten, eta Dallaseko zinema-jaialdiak emandako Star Award saria eskuratu zuen.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea