tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Sophie Maintigneux
Sophie Maintigneux
 

Frantziako Antony udalerrian jaio zen 1961ean. Kamera-laguntzaile aritu ostean, 1984an argazki-zuzendari gisa hasi zen lanean. Orain artean, 70 fikziozko film luze eta dokumental baino gehiagotan argazki-zuzendari izan da. Eric Rohmer, Jean-Luc Godard, Michael Klier, Jan Schütte, Rudolph Thome, Philipp Gröning, Marcel Gisler, Doris Metz, Judith Kennel, Lilo Mangelsdorff, Mirjam Kubescha, Erica von Moeller, Maria Teresa Camoglio, Michael Radford, Mareike Wegener eta tankerako beste hainbat zinemagilerekin lan egin du.

1990etik, hainbat zinema-eskolatan irakasle aritu da, batez ere, Berlingo Zinema eta Telebista Akademian (dffb).

Besteak beste, honako sari hauek eskuratu ditu: argazkirik onenaren saria Digneseko zinema-jaialdian (1989); argazkirik onenaren saria, Hessen estatu federala (1990); argazkirik onenaren saria, Alemaniako Zinema Kritikarien Elkartea (1990); Max Ophüls: Femina saria (2001); Urrezko Igela eskuratzeko proposamena, Camerimage jaialdia (2001); Urrezko Saria, 22. Nazioarteko Kamera zinema-jaialdia (2001); argazki onenaren saria, Leipzigeko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko 45. Jaialdia (2002); zinema dokumentaleko Alemaniako Kamara (2003 eta 2009), 2006an sari horretarako proposatu ere egin zuten; eta fikziozko film luzeen Alemaniako Kamara (2007).

Orotara, 25 dokumentaletan baino gehiagotan lan egin du, baita, besteak beste, honako film luzeetan ere: Le Rayon vert (1984), Les quatre aventures de Reinette et Mirabelle (1985), King Lear (1987), Le jardin des veuves (1988), Überall ist es besser, wo wir nicht sind (1988), Rupture (1988), Winkelmanns Reisen (1990), Ostkreuz (1991), Liebe auf den ersten Blick (1991), Rosa Negra (1991), Das Tripas Coração (1992), Frankie, Johnny und die anderen (1992), Wiederkehr (1994), Küss mich (1994), L’amour, l’argent, l’amour (1997), F. est un salaud (1997), Der Bebuquin. Rendez-vous mit Carl Einstein (1999), Zornige Küsse (1999), Heidi M. (2000), NeuFundLand (2001), Liebe und Verlangen (2002), Siehst du mich? (2004), Krieg der Frauen (2005), Hannah (2006), Alter und Schönheit (2007) eta Fräulein Stines fährt um die Welt (2008).

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea