71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
BENJAMÍN ÁVILA
ARGENTINA-ESPAINIA-BRASIL 
110 min.
Inaugurazioa Benjamín Ávila zuzendari argentinarraren lehendabiziko fikzioko film luzeak Casa de América saria irabazi zuen 2011n Donostian, Zinema Eraikitzen atalaren barruan. Ondoren, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten. Pasaporte faltsuei, garajeko gordelekuei, ustekabeko lekualdatzeei, asmatutako urtebetetzeei eta amona ezkutuan ikusteari buruzko film hunkigarria. Haur batek bizitzen eta bizirauten nola ikasiko duen kontatuko digu istorio honek.
Zinema Eraikitzen 20
ANTONIO MÉNDEZ ESPARZA
ESPAINIA-AEB-MEXIKO 
110 min.
Antonio Méndez Esparza zuzendariak eginiko lehengo film luzeak Kritikaren Asteko lehen saria irabazi zuen Cannesen. Filmak ezkonduta dagoen eta bi alaba dituen Pedroren istorioa kontatuko digu. Denbora luzez kanpoan egon ostean, Mexikora itzuli eta bere musika taldearekin bizimodua ateratzen saiatuko da. Bere sustraietatik urrun egon den urte horietan aldaketak izan dira. Hasteko bera aldatu da, baina baita bueltan aurkitu nahi zituenak ere.
ALICIA CANO
URUGUAI-ALEMANIA 
73 min.
Dokumental honek Uruguaiko herri txiki bateko etxe baten istorioa kontatuko digu. Hasieran, futbol-klub baten egoitza izan zen, geroago trabestien burdel batena, eta, azkenean, kapera katoliko bilakatu zen, lekuko biztanle kontserbadoreenen presioen ondorioz.
RODRIGO PLÁ
URUGUAI-MEXIKO-FRANTZIA 
81 min.
Rodrigo Plá uruguaiarraren (La zona, Desierto adentro) hirugarren filma Berlingo zinema-jaialdiko Forum sailean aurkeztu zuten. Film honetan, emakume batek memoria galdu duen laurogei urteko aita zaindu beharko du. Zaintzaileak bizi duen gatazkari buruz hitz egingo digu.
MICHEL FRANCO
MEXIKO-FRANTZIA 
102 min.
Michel Francoren film berriak Un Certain Regard saileko saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian. Gelakideen erasoak jasaten dituen nerabe baten istorioaz hitz egingo digu. Aitari egia esateko gai ez denez, isiltasunak berebiziko ondorioak izango ditu neskarengan.
MARCELO GOMES
BRASIL 
109 min.
Marcelo Gomesek 2004ko Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen Cinema, aspirinas e urubus bere lehen filmarekin; gero, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean eta 2005eko Horizontes Latinos sailean lehiatu zen. Film berri honek Zinema Eraikitzen ekimenean parte hartu zuen iaz Donostian, eta protagonista Verónica du. Aitak azken mesede bat eskatuko dio 26 urteko gazteari: bere bizitzako maitasuna aurki dezala.
Zinema Eraikitzen 20
MARIALY RIVAS
TXILE 
92 min.
Iaz Donostiako Zinema Eraikitzen sailetik igaro ostean, Marialy Rivas txiletar zuzendariaren lehenengo lanak gidoi onenaren saria irabazi zuen Sundanceko zinema-jaialdiko World Cinema atalean eta Berlinaleko Generation sailean parte hartzeko sailkatu zuten. Familia ebanjelista zorrotz batean hezitako hamazazpi urteko gazte baten erretratua da. Neska errebeldea da izatez, baina “bide zuzena” jarraitzeko ahaleginetan oztopo handi bat aurkituko du.
Zinema Eraikitzen 20
JUAN ANDRÉS ARANGO
KOLONBIA-BRASIL-FRANTZIA 
90 min.
Juan Andrés Arango kolonbiarraren opera prima Canneseko azken zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean lehiatu zen. Aurretik, Donostiako Zinema Eraikitzen atalean parte hartu zuen, 2011n. Filmaren protagonista Tomás da, Bogotán bidea irekitzen saiatzen ari den gazte beltza. Jairo anaia txikiaren bila abiatuko da; bidaia horretan, beldurrari eta iraganeko zauriei aurre egiteko duen kemena probatuko du.
Zinema Eraikitzen 20
CARLOS REYGADAS
MEXIKO-FRANTZIA-ALEMANIA-HOLANDA 
120 min.
Carlos Reygadas zuzendaria (Batalla en el cielo, Stellet Licht) nazioartean sona gehien lortzen ari direnen artean dago, eta bere lan berria aurkeztera etorri da. Filma Canneseko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta zuzendari onenaren saria irabazi zuen. Juanen eta bere familiaren bizitza deskribatuko digu. Landetxe batean bizi dira. Aparte dagoen mundu horretan sufritu eta gozatu egiten dute. Inork ez daki bi mundu horiek osagarriak diren ala batak bestea suntsitu nahi duen.
MARIANO LUQUE
ARGENTINA 
66 min.
Filmaren proiektua Toulouseko Zinema Eraikitzen atalerako eta beste hainbat jaialditan parte hartzeko sailkatu ostean (Cannes eta Buenos Aireseko BAFICI), Mariano Luque argentinarraren opera prima Berlineko Forum sailean aurkeztu zuten. Filmak Carmenen eta haren senar Rafaren kanpineko egun bat deskribatuko digu, oporrez gozatu ezin dutenak...
Zinema Eraikitzen 19
WILLIAM VEGA
KOLONBIA-FRANTZIA-MEXIKO 
85 min.
William Vega kolonbiarraren opera primak Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartu zuen Toulouseko zinema-jaialdiko Zinema Eraikitzen saria irabazi ostean. Aliciaren istorioa kontatuko digu. Emakume hau bere osaba Óscarrek La Concha urmaelean duen La Sirga ostatuaren bila abiatuko da, zeukan guztia galdu ostean. La Sirgak ezingo dio bizkar eman gerrari: halako batean, Freddy bueltatuko da, Oscarren semea. Aliciak bere burua salbu dagoela uste du, eta ez daki beldur handiena eragiten dion hori bere etxean bizi dela orain.
Zinema Eraikitzen 21
ARMANDO BO
ARGENTINA-AEB 
90 min.
Armando Bo zuzendari, ekoizle eta gidoilariaren lehen film luzeak Sundance zinema-jaialdian parte hartu zuen eta hasiera eman zion Buenos Aireseko BAFICI jaialdiari. Carlos da filmaren protagonista. Abeslari dibortziatu honek Elvisen berraragiztatzea dela uste du. Bere alabaren kargu egin beharko du. Musikaz eta eromenez beteriko bidaian, Elvis izateko ametsaren eta familiaren artean erabaki beharko du.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: