Gloria 58 urteko emakume txiletar erakargarri eta bizia da, eta orain, bizitzako etapa berri batean sartzen ari da: zahartzaroan. Hizlaria eta atsegina da, eta nabarmendu egiten da. Bere lana, bizitza sozial aktiboa eta jadanik bere senarra ez den gizonarekin izandako bi semeei laguntzea dira bere bizitzaren ardatzak. Maitasunean aukera berri baten bila dabil, baina, tamalez, aurrera egiten ez duten harremanetan sartzen da. Bidaia honetan, zahartzeko erronkari aurre egiteko kemena eta bidaia hori bakarrik egiteak dituen alde onak aurkituko ditu, eta harro sentituko da, berezko duen irribarrea galdu gabe.
Sebastián Lelio zuzendaria, gidoilaria eta muntatzailea da. Bere lanek Cannesen, Toronton eta Donostian parte hartu dute. Bere lehenengo pelikula, La Sagrada Familia, Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean lehiatu zen, 2005ean. Canneseko La Résidence egoitzan izana da eta Guggenheim beka jaso zuen. Adierazitako filmaz gain, Navidad (2009) eta El año del tigre (2011) ere zuzendu ditu.