tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
60. Edizioa 2012
Filmak
Filmak
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen 22. Donostia
Zinema Eraikitzen 22. Donostia
Asalto a la fábrica de caloventores
Estanislao Buisel Quintana
ARGENTINA 
Julioren bizitzan hainbat gauza hasiko dira: amodio-harreman bat, lan berri bat, eta proiektu bat lagun zahar batekin. Proiektua fotonobela bat egitea da, eta hura ikustean, ikus-entzunezko narrazio-prozesu baten garapenaren muinean sartuko gara. Maitasuna maitasuna da, eta lan berria liburu-denda bateko saltzaile izatea da. Bertan lapurtzea oso erraza dela konturatuko da Ju...

Julioren bizitzan hainbat gauza hasiko dira: amodio-harreman bat, lan berri bat, eta proiektu bat lagun zahar batekin. Proiektua fotonobela bat egitea da, eta hura ikustean, ikus-entzunezko narrazio-prozesu baten garapenaren muinean sartuko gara. Maitasuna maitasuna da, eta lan berria liburu-denda bateko saltzaile izatea da. Bertan lapurtzea oso erraza dela konturatuko da Julio, eta horri ekingo dio, besterik gabe. Horrek arazoak ekarriko dizkio neska-lagunarekin, proiektuarekin eta lanarekin.

De Menor / Underage (ADINGABEA)
Caru Alves de Souza
BRASIL 
Helena abokatu lizentziatu berria da eta bi jarduerak betetzen dute bere bizitza. Alde batetik, Brasilgo Santos hiriko auzitegian haurren eta nerabeen ofiziozko defendatzaile gisa duen lanak, eta bestetik, Caio nerabeaz zaintzeak. Harekin bizitza lasai eta zintzoa darama. Hala ere, bien arteko harremana kolokan jarriko da Caiok delitu larri bat egitean.

Helena abokatu lizentziatu berria da eta bi jarduerak betetzen dute bere bizitza. Alde batetik, Brasilgo Santos hiriko auzitegian haurren eta nerabeen ofiziozko defendatzaile gisa duen lanak, eta bestetik, Caio nerabeaz zaintzeak. Harekin bizitza lasai eta zintzoa darama. Hala ere, bien arteko harremana kolokan jarriko da Caiok delitu larri bat egitean.

Gloria
Sebastián Lelio
TXILE 
Gloria 58 urteko emakume txiletar erakargarri eta bizia da, eta orain, bizitzako etapa berri batean sartzen ari da: zahartzaroan. Hizlaria eta atsegina da, eta nabarmendu egiten da. Bere lana, bizitza sozial aktiboa eta jadanik bere senarra ez den gizonarekin izandako bi semeei laguntzea dira bere bizitzaren ardatzak. Maitasunean aukera berri baten bila dabil, baina, tamalez...

Gloria 58 urteko emakume txiletar erakargarri eta bizia da, eta orain, bizitzako etapa berri batean sartzen ari da: zahartzaroan. Hizlaria eta atsegina da, eta nabarmendu egiten da. Bere lana, bizitza sozial aktiboa eta jadanik bere senarra ez den gizonarekin izandako bi semeei laguntzea dira bere bizitzaren ardatzak. Maitasunean aukera berri baten bila dabil, baina, tamalez, aurrera egiten ez duten harremanetan sartzen da. Bidaia honetan, zahartzeko erronkari aurre egiteko kemena eta bidaia hori bakarrik egiteak dituen alde onak aurkituko ditu, eta harro sentituko da, berezko duen irribarrea galdu gabe.

Las horas muertas / The Empty Hours
Aarón Fernández
MEXIKO-ESPAINIA-FRANTZIA 
Sebastianek 17 urte ditu eta osabak Veracruzeko kosta tropikal hondatuan duen motel txikia bakarrik zaintzen hasi da. Mirandak inguruko higiezin-agentzia batean egiten du lan, eta tarteka motelera joaten da, maitale Mariorekin. Mario beti iristen da berandu maitasun-hitzorduetara, eta Mirandak itxaron egin behar izaten dio. Hutsarte horietan, Sebastianek eta Mirandak elkar e...

Sebastianek 17 urte ditu eta osabak Veracruzeko kosta tropikal hondatuan duen motel txikia bakarrik zaintzen hasi da. Mirandak inguruko higiezin-agentzia batean egiten du lan, eta tarteka motelera joaten da, maitale Mariorekin. Mario beti iristen da berandu maitasun-hitzorduetara, eta Mirandak itxaron egin behar izaten dio. Hutsarte horietan, Sebastianek eta Mirandak elkar ezagutuko dute, eta gero eta gehiago hurbilduko dira; dena dela, biek ere ondo dakite istorio horrek ez duela iraungo.

Las Niñas Quispe / The Quispe Sisters (QUISPE AHIZPAK)
Sebastián Sepúlveda
TXILE-FRANTZIA-ARGENTINA 
Filma 1974ko egiazko gertaera batean dago oinarrituta, eta Justa, Lucía eta Luciana Quispe ahizpen istorioa kontatuko digu. Hiruak artzainak dira goi-lautadetan, eta bizitza bakartia daramate. Duela gutxi hildako ahizpa baten heriotzagatiko atsekabeak eta kanpotik iristen zaizkien albisteek zalantza existentzialak eragin eta amaiera tragiko batera eramango ditu Quispe ahizp...

Filma 1974ko egiazko gertaera batean dago oinarrituta, eta Justa, Lucía eta Luciana Quispe ahizpen istorioa kontatuko digu. Hiruak artzainak dira goi-lautadetan, eta bizitza bakartia daramate. Duela gutxi hildako ahizpa baten heriotzagatiko atsekabeak eta kanpotik iristen zaizkien albisteek zalantza existentzialak eragin eta amaiera tragiko batera eramango ditu Quispe ahizpak.

TANTA AGUA / SO MUCH WATER (HORRENBESTE UR)
Ana Guevara , Leticia Jorge
URUGUAI-MEXIKO-HOLANDA 
Lucíak 14 urte ditu baina gazteagoa dirudi. Argala da eta neskatila gorputza du. Gurasoak dibortziatuta daude, eta anaia eta bera amarekin bizi dira. Alberto, haien aita, kiropraktikoa da. Gutxitan ikusten ditu seme-alabak. Horregatik, etxetxo bat alokatu du termetan. Oporrak motzak izango dira eta zeruak euria mehatxatzen du. Hara iristean panorama ezin okerragoa da. Debek...

Lucíak 14 urte ditu baina gazteagoa dirudi. Argala da eta neskatila gorputza du. Gurasoak dibortziatuta daude, eta anaia eta bera amarekin bizi dira. Alberto, haien aita, kiropraktikoa da. Gutxitan ikusten ditu seme-alabak. Horregatik, etxetxo bat alokatu du termetan. Oporrak motzak izango dira eta zeruak euria mehatxatzen du. Hara iristean panorama ezin okerragoa da. Debekatuta dago igerilekuan sartzea ekaitz elektrikoaren arriskuagatik. Alberto seme-alabak entretenitzen saiatuko da, familia-txangoaren porrota konpontzen saiatzeko. Baina gero eta gehiago saiatu, orduan eta gutxiago lortuko du.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea