71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2012-09-29

“Bi pertsonaia nagusien arteko erlazioak egoera umoretsu hainbat eraginen ditu, eta berriro ere agerian geldituko da Guillermo Francellaren maisutasuna".
Gontzal Agote, BERRIA

“Egiazko gertaeretan oinarrituriko filmean umore zorrotza, girotze zaindua eta Guillermo Francetta aktore argentinar bikainaren antzezpen benetan neurrikoa lortu ditu Eduard Cortések”
Anton Merikaetxebarria, EL CORREO

“Aldakuntza-prozesuan dagoen eta sistematikoki onartu behar dela dirudien aurrerakuntza neurrigabean murgilduta bizi den gizartearen erretratu zehatza, egiazkoa, sendoa eta baita poetikoa ere”.
Víctor Esquirol, GARA

“Gazte izateak baino bizirik egoteak sorrarazten duen izuan eginiko murgilketa artegagarri eta benetan sotila”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Zinemaren munduko jende aparta barra-barra duen film honek zinema-aretoak beteko ditu udazken honetako larunbatetan”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Hypnotisören filmaren bilbe tirabiratsuaren aurrerabideak gainditu egiten du espero genuena, eta horren arduraduna hipnotistarena egiten duen pertsonaia da, ez baitu zerikusirik betiko polizia-filmetan ikusi ohi ditugun mediumekin eta gainerakoekin”.
Mikel Insausti, GARA

“Bertoluccik proposamen sentikorra eraiki du eta euskarri gisa argazkilaritza zaindua eta soinu-banda eraginkor eta egokia erabili ditu”.
Koldo Landaluze, GARA

“Königen komikietan ez da falta emoziorik, samurtasunik, ironiarik eta salaketa sozial eta politikorik. Baina beti, eta gauza guztien gainetik, dibertigarriak dira. Oso”.
Koldo Almandoz, BERRIA

“Gozamena, benetan, askatasunaz, politikan eta bizitzan jarrerak hartzeaz, gayez, heterosexualez, gizonez eta emakumeez hitz egiten baitigu”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Nerabeen arteko harremanak gordintasun osoz islatu ditu eta era berean maitasunaren inguruko idealizazioa erabat baztertu".
Beñat Eizaguirre Indo, BERRIA

"Six Acts historia modernoa da, eta, aldi berean, betikoa".
Fionnula Halligan, SCREENDAILY

“Hasiera oso dibertigarria da, eta Albert xelebreak momentu on ugari eskainiko dizkigula ikus daiteke. Haren kontura gustura barre egingo du publikoak”.
Beñat Eizaguirre Indo, BERRIA

“Historia atsegina baina gizarte-klase astindu eta astintzaile bati bizkarrik ematen ez diona eta pertsonaia bitxi bezain kutunen profila primeran zaindu duena”.
Koldo Landaluze, GARA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: