Fernando Coimbra brasildarraren opera prima Toronton aurkeztu zen. Bahituriko haur bat. Komisarian, Sylvia eta Bernardo gurasoek, eta Rosak, susmagarri nagusi eta Bernardoren maitaleak, lekukotza kontraesankorrak emango dituzte, eta horien bitartez, hiru pertsonaien arteko harremanetan nagusi diren desioaren, gezurraren, beharraren eta gaiztakeriaren bazter ezkutuak ezagutuko ditugu.