François Ozon, iazko Urrezko Maskorraren irabazlea (Dans la maison), joan den Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen lau urtarotan eta lau abestitan garatzen den 17 urteko neska baten erretratu honekin.
François Ozon zuzendaria Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen 2000. urtean Sous le sable lanarekin; 2009an epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen Le refuge filmarekin, eta 2012an Urrezko Maskorra Dans la maison txalotuarekin. Hona hemen bere beste film batzuk: 8 femmes (2002), Swimming Pool (2003), 5 x 2 (2004), Le temps qui reste (2005), Angel (2007), Ricky (2009) eta Potiche (2010). Jeune et jolie filma Canneseko azken zinema-jaialdian lehiatu zen.