Film honek Colin Firth, Nicole Kidman, Jeremy Irvine eta Stellan Skarsgård ditu protagonista, eta egiazko istorio batean dago oinarrituta; txiki txikitatik trenekin liluratuta zegoen Eric Lomax ofizial britainiarraren bizitzan, hain zuzen. Bigarren Mundu Gerran zehar japoniarrek harrapatu egin zuten, eta Birmania eta Tailandia artean kokaturiko lan-esparru batera bidali zuten. Han, berak eta bere kideek baldintza oso gogorretan bizi behar izan zuten, eta beren atzemaileen torturak jasan. Hainbat hamarkada geroago, Lomax Ingalaterra iparraldean bizi da emazte Patriziarekin. Han, erretiratuta dagoela, trenengatik duen pasioan murgilduta, bere sufrimenduaren errudun izandako soldadu japoniarrak bizirik jarraitzen duela jakingo du…