tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen
Matar a un hombre
Zinema Eraikitzen
Alejandro FERNÁNDEZ ALMENDRAS, Eduardo VILLALOBOS - 'MATAR A UN HOMBRE'
Foto: Iñaki Pardo
Alejandro FERNÁNDEZ ALMENDRAS, Eduardo VILLALOBOS
Foto: Iñaki Pardo
Alejandro FERNÁNDEZ ALMENDRAS, Eduardo VILLALOBOS - 'MATAR A UN HOMBRE'
Foto: Iñaki Pardo
Alejandro Pérez Almendras
Foto: Iñaki Pardo
Eduardo Villalobos, Alejandro Pérez Almendras
Foto: Iñaki Pardo
Alejandro Pérez Almendras
Foto: Iñaki Pardo

Alejandro Fernández Almendras zinemagilea Horizontes Latinos sailean izan zen 2009an, Huacho filmarekin, eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean 2011n, Sentados frente al fuego lanarekin. Hau da bere proiektu berria. Arratsalde batean, lapurtu egingo diote Jorgeri; erruduna Kalule da, auzoko delinkuente bat. Jorgeren semeak aitari lapurtutakoa berreskuratzea erabakiko du, eta aurre egingo dio Kaluleri; hark, mehatxua sentitzean, tiro egingo dio. Semea bizirik aterako da eta delinkuentea bi urtez sartuko dute kartzelan. Irtetean, mendekua hartuko duela zin egingo du Kalulek. Poliziak ez ditu aintzat hartuko familiaren erreguak eta, ondorioz, Kalule amestutako mendekua betetzear dagoela dirudienean, Jorgek justizia bere esku hartzea erabakiko du. Locarnoko zinema-jaialdiko Carte Blanche saria irabazi zuen, filma finantzatzeko laguntza gisa.

BIOGRAFIA

Gizarte Komunikazioan lizentziatu zen, Txileko Unibertsitatean. Bere lehenengo film luzeak, Huacho, Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen 2009an, hainbat erakunderen babesa lortu zuen (Fonds Sud, Arte Cinema, Global Film Initiative, Fondo de Fomento Audiovisual eta World Cinema Fund), eta saria irabazi zuen Sundance/NHK gidoi-lehiaketan. Filmaren munduko estreinaldia Canneseko Kritikaren Astean izan zen, 2009an. Zuzendariaren bigarren film luzea, Sentados frente al fuego, Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak atalean estreinatu zuten, 2011n. Matar a un hombre lanak Locarnoko zinema-jaialdiaren Carte Blanche saria irabazi du, filma amaitzeko laguntza gisa.

FITXA
Zuzendaria
Alejandro Fernández Almendras
Gidoia
Alejandro Fernández Almendras
Ekoizpena
El Remanso Cine
Eduardo Villalobos Pino, Nicole Pérez Lizana
Arizona Films
Guillaume de Seille
Argazkia
Inti Briones
Muntaketa
Alejandro Fernández Almendras, Soledad Salfate
Musika
Pablo Vergara
Antzezleak
Daniel Candia, Daniel Antivilo, Ariel Mateluna, Alejandra Yañez
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
95 m.
Herrialdea
Txile-Frantzia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea