Argentinako immigrante berrien esperientziari buruzko mosaiko hau La Salada azokan gertatzen diren hiru istorioren inguruan eraikita dago. Bakartasunaren eta deserrotzearen aurka borrokatzen diren arraza ezberdinetako pertsonaiak: hitzartutako ezkontza baterako prestatzen ari diren aita eta alaba korear bat; lan bila Boliviatik iritsi berri den gazte bat, eta konpainia egingo dion neskalaguna topatu nahian dabilen Taiwango DVD saltzaile bat.