GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak erabaki du Sebastiane saria, Jean-Marc Valléek zuzendu eta Perlak sailean aurkeztutako Dallas Buyer’s Club filmari ematea. Sari honen epaimahaiak azpimarratu duenez, “filma gizarteak oraindik gaur egun GIBak lehendabizi ukitu zituen pertsonekiko duen zor historikoari buruzko filma da. Beharbada hauxe izango da era guztietako gay eta transexualek, etsituta eta gizartearen gehiengoak baztertuta, beren biziraupenagatik borrokatzeko medikuei eta farmakoen industriaren interesei aurrea hartuz, elkar hartu zutela azpimarratzen duen lehen filma”. Bestalde, epaimahaiak Ohorezko Aipamena eman dio Mariana Rondónen Pelo Malo filmari.