tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemira Saria > Juanba Berasategi
Juanba Berasategi
 

Lotura Films ekoiztetxearen sortzaile eta arduraduna den Juanba Berasategi 1951n jaio zen, Pasai Donibanen.

Ekialdeko izarra (1977) film laburra izan zen bere lehenengo lana. Ondoren, Fernando Amezketarra (1979), Ikuska 6 eta Kukubiltxo (1983) egin zituen.

1985ean animazioko lehen euskal film luzea zuzendu zuen, Kalabaza tripontzia, eta ohorezko aipamena jaso zuen Donostia XXIII. Zinemaldian. Harrezkero, honako film hauetan hartu du parte, ekoizle nahiz zuzendari gisa:

Ipar Haizearen erronka (1991), Sorkunde (1992), Sport Man (1992), Fernando Amezketarra (1995), Ahmed Alhambrako printzea (1997), Lazkao Txiki (1999), Txirrita (2000), Alhambrako giltza (2002), Pailazokeriak (2005), Barriola San Adriango Azeria (2008), Simplemente (2009).

Bukatu berri duen bere azken lana telebistarako film luze bat da: Tormesko Itsumutila.

Urtetan zehar, hainbat esker on, sari eta omenaldi jaso ditu Juanba Berasategik. Besteak beste:

  • Kilometroak saria.
  • Lotura Films ekoiztetxeari zuzendutako Argia saria.
  • Bere ibilbide profesionalari omenaldia Basauriko Nazioarteko Animazio Zinemaldian.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Antton Abbadie saria.
  • Kataluniako filmak banatzeagatiko Via Fora saria.
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea