Zinema Eraikitzen beharrezko plataforma da oraindik, bidea irekitzen baitie postprodukzioari heltzeko arazoak dituzten Latinoamerikako film luzeei. Latinoamerikako eta Europako zinema-profesionalek topo egiteko, hitz egiteko eta elkarri eragiteko gunea da, obra berezi eta independenteak sustatzen dituena, horrelakorik gabe zinemaren paisaia ez litzateke-eta den bezain aberats eta askotarikoa.
Zinema Eraikitzen sailean 17 herrialdetako 190 film luzek eman dute izena (Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Frantzia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Panama, Paraguay, Peru, Puerto Rico, Uruguai eta Venezuela).
Tolouse-Donostia hautaketa-batzordeak 6 film aukeratu ditu eta horietatik 4 lehen lanak dira (A cidade onde envelheço / The City Were I’m Getting Old, Desde allá, Los Nadie eta Maquinaria Panamericana) eta 2 Latinoamerikaren eta Europaren arteko koprodukzioak dira (A cidade onde envelheço / The City Were I’m Getting Old y Eva no duerme ). Pablo Agüero zuzendariak berriro aurkeztuko du proiektu bat Zinema Eraikitzen sailean, aurretik 77 Doronship filma aurkeztu baitzuen, ondoren Zabaltegi – Zuzendari Berriak sailean hautatu zutena.
Brasilen bizitzen urtebete daraman gazte portugaldarra da Francisca. Teresa hartzeko eskatuko dio amak, harremana galdu duen laguna. Teresak jaioterriko krisialditik ihes egiteko bizi nahi duen herrialde berria, poz-pozik, deskubrituko du; Franciscak, berriz, Lisboara itzultzea erabakiko du. Bi emakumeek hirian bizitako abenturak kontatzen ditu filmak, baita bien artean sortzen den laguntasun sakona ere, aldibereko eta aurkako nahiak bizitzera behartuko dituena: herrialde ezezagun batera joateko gogoa eta herrimina. Opera prima.
Eva Perón hil da. Gehien maitatu eta gorrotatutako pertsona da Argentinan. Espezialista handi bat arduratuko da baltsamatzeaz. Hilabetetan lanean egon ondoren, emaitza ezin hobea lortuko du. Baina hainbat estatu-kolpe izango dira Argentinan eta diktadore batzuek Evitaren ondarea ezabatu nahi izango dute herritarren oroimenetik. Horrenbestez, 25 urte iraungo duen liskarraren erdigune bilakatuko da haren gorpua. Bizirik dauden politikariak baino boteretsuagoa izango da Evita 25 urte horietan. Gael García Bernal, Denis Lavant eta Imanol Arias dira protagonistak.
Maitasunak, gorrotoak, promesa hautsiak eta kontrako giroa duen hiri batean elkar ezagutzen duten kaleko bost anaia-arreba. Los Nadie izenekoek, bidaiatzeko grinak batutako gazteek, non babestu eta ihes egiteko aukera aurkituko dute kale-artean zein musikan. Opera prima.
Laneko ostiral arrunt bat Maquinaria Panamericana SA enpresan, eraikuntza eta eraispenerako makineria saltzen eta konpontzen duen enpresan. Langileek, asteburu irrikatuaren zain, erritu eta errutina txikietan galtzen dute denbora, baina ustekabeko gertaera batek monotonia lasaitik ateraraziko ditu.
On Alejandro, enpresaren jabea, hilik topatuko dute errefakzio-soto batean. Gertaera horrek dena aldatuko du: enpresa porrot eginda dago, langile nagusienek ez dute lana topatzeko itxaropen handirik eta inork ere ez du lanaren ordainik jasoko. Langileek enpresaren barruan ixtea erabakiko dute nahasmendu, beldur eta tristezia giroan. Opera prima.
Istripu baten ondorioz, Barbararen maitea oso argi gutxi dituen arrotz bat bihurtu da. Hala, pasiorik gabeko egonkortasuna eskainiko dion gizon batekin hasiko da harremanetan Barbara. Baina, patu berriari egokitzen saiatzen den arren, galdutako amodioaren oroimenak nahigabea eragiten dio. Garrantzitsuena galdu ez duela ulertzen duen arte.
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen
Zinema Eraikitzen Sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Vision, eta beste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), Venezuelako Centro Nacional Autónomo de Cinematografía (CNAC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Crous Toulouse, Eaux Vives, l’École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Toulouseko Udala, Maison Universitaire Franco-Mexicaine (MUFM), Ministère des Affaires Étrangères - Ambassade de France en Colombie -Ambassade de France au Mexique - Coopération régionale pour les pays andins, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.
Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT)
11 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse (Frantzia)
Tel.: +33 561 32 98 83 - Faxa: +33 561 32 68 31
arcalt31@wanadoo.fr
eva.m.k@wanadoo.fr
www.cinelatino.com.fr
Donostia Zinemaldia
Okendoko plaza 1
20004 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 48 12 12 - Faxa: +34 943 48 12 18
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com