"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Eraikitzen Saria enpresa laguntzaileek eskainiko dituzten postprodukzio-zerbitzuetan datza, saritutako filmaren postprodukzio-lanak, zerbitzu, eta promozio ekimenak egiteko beka batean.
Toulouseko Zinema Eraikitzen saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahaiak emango du:
Le Centre National de la Cinématographie et de l'Image Animée (CNC), Mactari, Titra TVS, La Caisse Centrale d'Activités Sociales du Personnel des Industries Electriques et Gazières (CCAS), Eaux Vives, Firefly, Commune Image, Le Centre National de la Cinématographie et de l'Image Animée (CNC), Mactari, Titra TVS, La Caisse Centrale d'Activités Sociales du Personnel des Industries Electriques et Gazières (CCAS), Eaux Vives, Firefly, Commune Image.
Ezohiko Saria Mactari eta Titra TVS enpresa laguntzaileek eskainiko dituzten postprodukziorako zerbitzuetan datza.
CINÉ+ kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000€-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, baldin eta Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada.
Europa Distribution sareko bi kidek eta CICAEko kide batek film hau hautatu dute eta beren sareetan horren sustapena egitea bermatzen dute:
Europa Distribution , La Confédération Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai (CICAE).
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero: cinelatino.com.fr/contenu/palmares-2015
Zinema Eraikitzen Sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Vision, eta veste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), Venezuelako Centro Nacional Autónomo de Cinematografía (CNAC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Crous Toulouse, Eaux Vives, l’École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Toulouseko Udala, Maison Universitaire Franco-Mexicaine (MUFM), Ministère des Affaires Étrangères - Ambassade de France en Colombie -Ambassade de France au Mexique – Coopération régionalepour les paysandins, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.