tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > «Georgian dugun drama mafia da»
«Georgian dugun drama mafia da»
MOIRA • GEORGIA
Osteguna, 2015(e)ko irailaren 24

Moira –Sail Ofizialean proiektatu den bigarren filmaren izenburua– patuaren jainkosa da eta arrantzaontzi baten izena. Pobreziatik ateratzeko protagonistek erosten duten barku zaharraren deitura, alegia. Pertsonaia nagusi horiek Georgiako kostaldean bizi diren bi anaia dira. Famila pobreziatik ateratzeko asmoz, mailegu baten bidez lortutako itsasontzi horretan jarriko dute itxaropena. Baina mafien eskuetan eroriko ira, ihes egin ahal gabe.

Istorio gordin hori ez da Levan Tutberidze (Tbilisi, 1959) zuzendariaren imaginazio hutsa, atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenaren arabera: “Pasadizoerreal batzuetan oinarrituta dago. Georgian horrelakoak ohizkoak dira. Gure drama da, min egiten digun eta banatzen gaituen arazoa”. Bere esanetan, “balioak ez galtzeko arazoen kontra borroka egiten duen lagun batez” hitz egiten du filmak. “Protagonistak ahal duen guztia egiten du familiaberriro batzeko, baina bizitza gupidagabea da berarekin”. Pertsonaia hori Paata Inauri aktoreak egin du. “Nire belaunaldietakook horrelako pertsonekin hazi egin gara. Nik neuk badauzkat antzeko iragan iluna duten lagun asko”.

Zuzendariaren esanetan, “zoritxarrez, askotan delinkuentzia eta polizia batera doaz. Hori ez da bakarrik Georgian gertatzen, jakina, badaude beste herrialde batzuk antzeko arazoak dituztenak”.

Film honen argazkilaritza Gorka Gómez Andreu gasteiztarrak egin du. Atzo, egitasmo honen parte izatera nola heldu den azaldu du. “2008an, Errusiak Georgia inbaditu zuenena, hara joan nintzen lehenengo aldiz, film bat egitera. Urte batzuk geroago bueltatu nintzen beste pelikula bat egitera. Biak estreinatu ziren Zinemaldian. Bertako jendearekin harremanak egin nituen eta geroztik askotan deitu didate lan egiteko. Hango zinemagintza baliabide mugatuekin egiten da, oso film txikiak dira, baina jartzen den maitasuna hemengo berbera da”. Tutberidzek Gorkaren lana goraipatu du. “Talde guztiaren lana izan zen –argitu zuen argazkizuzendariak–. Errealismoa bilatzen genuen eta paisaia horretan erreza da, nahiko giro iluna baitu. Ez genuen ezer gehitu behar hango bizitza erretratatzeko”.

Ez dira asko hemen ikusten diren Georgiako filmak. “Ez dago egitasmoak aurrera ateratzeko nahiko dirurik -azaldu du zuzendariak-. Zinea egitea luxu bat da nire herrialdean. Dena den, batzuetan oso aurrekontu txikiko film oso onak ateratzen dira”.

K.A.

 
Moira filmaren zuzendaria (bigarrena ezkerretik) eta aktoreak.
Moira filmaren zuzendaria (bigarrena ezkerretik) eta aktoreak.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea