tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Ugarte isolatu baten babesean
Ugarte isolatu baten babesean
IONA
Osteguna, 2015(e)ko irailaren 24

Scott Graham eskoziarrak bere lehen film luzea berton estreinatu ondoren, Shell (2012), hura bezala Zuzendari Berrien sarirako hautagaia den bere bigarren filmarekin itzuli da. Eta berriro emakume bat da protagonista. Shell-en aitarekin bizi den neska gazte baten istorioa kontatzen bazuen, oraingoan jaioterrira babes bila itzuliko den emakume baten inguruan ariko zaigu. Ruth Negga, begi handiko aktore etiopiar beltzaranak (Breakfast on Pluto, 2005) txukun antzezten duen Iona atsekabetua da bera.

Ionak eta bere seme nerabeak ezustean biziko duten irtenbiderik gabeko egoera bortitz baten ondorioz, Glasgowtik alde egin beharko dute. Amari ez zaio babestoki aproposagorik bururatuko eta jaioterrira itzultzea erabakiko du, bera bezala Iona izeneko Hebridetako ugarte txikira. Hantxe, nerabe zelarik betirako utzi zituen senitarteko eta lagunak topatuko ditu, erlijio itxiaren arauak sekula hautsi ez dituen tradiziozko erkidego bateko kide leialak.

Grahamek ohitura-drama honen bitartez ederki erakusten ditu mundutik isolatuta bizi diren iparraldeko ugarte txiki horietako bizimodu herrikoiak. Girotzeari dagokionez, filmean zehar entzuten den musikak eta iparreko argi hotz eta paisaia berde zoragarri haiek sentsibilitate handiz filmatu izanak asko laguntzen dute, halaber.

Aktore-zuzendari ona dela nabarmen uzten du, oso antzezpen sinesgarriak lortzen baititu oraingoan ere. Douglas Henshall (It´s All About Love, T. Vinterberg, 2003), Tom Brooke (The Boat That Rocked, Richard Curtis, 2009) eta Michelle Duncan (Atonement, Joe Wright, 2007) esperientziadun aktoreen alboan, Ben Gallagher ta Sorcha Groundsell gaztetxo hasiberriak topatuko ditugu.

ANE MUÑOZ

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea