tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Aitor Mazoren oroimenez
Aitor Mazoren oroimenez
ETB GALA
Osteguna, 2015(e)ko irailaren 24

Eduardo Barinagak, ETBko zuzendariak ireki zuen Victoria Eugenian ospatutako Euskal Telebistaren Gala: “Barrura eta iraganera begiratzeak nolabaiteko egonezina sortzen du, baina aldi berean askatzailea ere bada eta egin beharreko ariketa, are gehiago telebista publikoa izanik”.

Eta antzokiko ikuslegoak ikusi zituen adibideak ildo horretatik zoazten. Batetik Batallón Gernika, euskaldunak II. Mundu Gerran Europako liberazioan izan zuten paperari buruzko dokumentala, eta bestetik Txiki, Otaegi eta beste bost militanteen fusilamenduei buruzko erreportajea; hain zuzen ere, irailaren 27an fusilatze haien 40 urte betetzen direla-eta.

Datorren asteazkenetik aurrera ETBk emitituko duen fikzio telesaila aurkeztu zuten ondoren. 50eko hamarkadan kokatutako istorioa kontatzen digu Aitaren Etxea Pausoka ekoiztetxearen proiektuak. Unerik hunkigarriena orduan iritsi zen, oholtza gainean aktore taldeak kontatu zuenean Aitor Mazo proiektu hartan partehartzekoa zela baina, tamalez, bidean geratu zela. Aitor azoren oroimenari eskaini zioten atzoko gala eta telesailaren lehen atalaren proiekzioa.

N.A.

 
Aitaren Etxea filmeko aktoreak, espresuki ekarritako 50eko hamarkadako autoaren inguruan.
Aitaren Etxea filmeko aktoreak, espresuki ekarritako 50eko hamarkadako autoaren inguruan.
Filmeko aktoreak, Cristina Uriarte, Miren Azkarate, Maite Iturbe eta José Luis Rebordinos.
Filmeko aktoreak, Cristina Uriarte, Miren Azkarate, Maite Iturbe eta José Luis Rebordinos.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea