Luis Tosar, Goya Toledo eta Javier Gutiérrez dira Dani de la Torrek zuzentzen duen thriller honetako protagonistak. Carlosek, banku bateko exekutibo batek, eserlekuaren azpian bonba bat duela jakinaraziko dion deia jasoko du bere autoa abiarazi ondoren. Ordu gutxi batzuk izango ditu diru kopuru handi bat biltzeko. Bestela, autoak eztanda egingo du.
Dani de la Torre zuzendari, errealizadore eta gidoigile galiziar bat da. 1996tik Galiziako Telebistan lan egiten du. Gaur egun promozioen errealizadorea da han, kirol, kultura eta aisialdi arloetan programak zuzendu eta gero. Horrez gain, film laburrak, publizitatea eta bideoklipak zuzentzen ditu. Film laburren zuzendari gisa egin duen ibilbide arrakastatsuari esker, 2010ean FORTAren Mar libre minisaila zuzendu ahal izan zuen; jaialdi prestigiotsuetan saritu dute, hala nola Houstonen edo Chicagon. El Desconocido da haren lehen film luzea.