tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Felices 140
Made in Spain

Gracia Querejetaren azken filmean, Maribel Verdúk Elia jokatuko du: 40 urte bete dituen emakume bat, urtemuga aitzaki moduan baliatuko duena, senide eta lagun gutxi batzuk luxuzko landetxe batean biltzeko. Zerbait du haiei esateko: Euromilloiak aste horretan zozketatutako potoaren irabazle bakarra izan da bera.

BIOGRAFIA

Gracia Querejeta (Madril, 1962) zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. 1992an egin zuen film luzeen zuzendaritzan debuta, Una estación de paso filmarekin, eta Valladolideko zinema-jaialdian epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen. Ondoren, El último viaje de Robert Rylands (1994) eta Cuando vuelvas a mi lado (1999) filmatu zituen; azken horrekin, Goya sarietarako zortzi izendapen lortu zituen. 2004an Héctor zuzendu, eta film onenaren saria eraman zuen Málagako zinema-jaialdian. Siete mesas de billar francés (2007) filmarekin, gidoi onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian (David Planellsekin batera idatzi zuen gidoi hori). Eta 15 años y un día (2013) filmarekin, lau sari lortu zituen Málagan, film onenarena barne.

FITXA
Zuzendaria
Gracia Querejeta
Gidoia
Antonio Mercero, Gracia Querejeta
Ekoizpena
Tornasol Films
Gerardo Herrero
Argazkia
Juan Carlos Gómez
Muntaketa
Leire Alonso
Musika
Federico Jusid
Antzezleak
Maribel Verdú, Antonio de la Torre, Eduard Fernández, Nora Navas, Marian Álvarez, Alex O'Dogherty, Ginés García Millán, Paula Cancio, Marcos Ruiz
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Latido Films
Veneras, 9, 3º
28013
Madrid
Espainia
Iraupena
98 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea