Malagako zinema-jaialdiaren aurreko edizioa irabazi zuen film honek, Daniel Guzmánen lehen film luzeak. Daríok bere etxetik ihes egingo du, etxeko infernua atzean utzi nahian. Luismi, bere bihotzeko laguna, Caralimpia, garaile-jarrera duen delitugile zahar bat eta Antonia, bere motogurdiarekin bertan behera utzitako altzariak jasotzen dituen andre-zahar bat, Daríoren familia berria bihurtuko dira.
Daniel Guzmán hamalau urterekin hasi zen aktore-lanbidean. Zineman, antzerkian eta telebistan hainbat lan egin ostean, zuzendari, gidoigile eta ekoizle lanari ekin zion, bere lehen film laburrarekin: Sueños. Besteak beste, kategoria horretako Goya saria irabazi zuen 2003an eta Urrezko galburua Valladoliden. A cambio de nada lehen film luzea du; hari esker, lau sari lortu zituen Málagako zinema-jaialdiaren azken edizioan, film onenaren Urrezko Biznaga eta zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga barne.