Langabezian dagoen Jose, Urte Zaharretako programa berezi batean figurante gisa lan egitera bidaliko du aldi baterako laneko enpresak. Abuztua da. Josek bezalaxe, ehunka pertsonak aste eta erdi daramate gau eta egun ezin aretotik atera, barrezka ari diren itxurak egiten, urte berriaren gezurretako etorrera inozoen moduan ospatzen. Egongo da maitasunarentzako lekurik kontrola ezin daitekeen kaos horren erdian? Álex de la Iglesiaren komedia koral bat, Raphael abeslari ezaguna protagonista izango duena, aktore-zerrenda bikainarekin batera: Carlos Areces, Carolina Bang, Luis Callejo, Mario Casas, Carmen Machi, Pepón Nieto, Terele Pávez, Ana Polvorosa, Carmen Ruiz, Hugo Silva, Santiago Segura, Blanca Suárez, Antonio Velázquez eta Enrique Villén.
Álex de la Iglesiak honako film hauek zuzendu ditu: Acción mutante (1992), hiru Goyarekin, El día de la Bestia (1995), sei Goya lortu zituena, Perdita Durango (1997), Muertos de risa (1999), La comunidad (2000, aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Carmen Maurarentzat Donostia Zinemaldian), 800 balas (2002), Crimen ferpecto (2004), Los crímenes de Oxford (2008), Balada triste de trompeta (2010), Venezian gidoi onenaren eta zuzendari onenaren sariak lortu zituena, La chispa de la vida (2011) eta Las brujas de Zugarramurdi (2013).