Paula Ortiz zuzendariaren bigarren filma Federico García Lorcaren Bodas de Sangre lanean dago oinarrituta, eta Inma Cuesta, Asier Etxeandía, Leticia Dolera eta Álex García ditu protagonista. Emaztegaia, nahigabetuta eta zorigaiztoko, Senargaiarekin basamortu zuriaren erdian ezkontzeko prestatzen ari da, baina badago hari ikusezin bat, basatia eta hautsiezina, Emaztegaia eta Leonardo lotzen dituena.
Paula Ortiz Gidoi Teorian doktorea da, eta Bartzelonan, New Yorken eta Los Angelesen prestatutako zinema-zuzendari eta -gidoigilea. El rostro de Ido (2003), Fotos de familia (2005) eta El hueco de Tristán Boj (2008) film laburrak egin ostean, bere lehen film luzea egin zuen, De tu ventana a la mía (2012). Hari esker, zuzendari berri onenaren Pilar Miró saria lortu zuen Valladolideko SEMINCIn, bai eta Goya sarietarako hiru izendapen ere, urte horretan bertan.