Mundu mailako estreinaldia - Euskal Zinemaren Gala
June jaioterrira itzuliko da ustekabean, denbora batez atzerrian bizi ostean. Etxerako buelta mingarria izango da: familia eta lehenengo maitea, Diego, aldatu egin dira. June ere aldatu da, eta zail egingo zaio hautsitako lotura horiek osatzea. Baina, udazkeneko hego haizea bezalaxe, Junek iraultza ekarriko du.
Lara Izagirre Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. New Yorkera joan zen gero New York Film Academyn ikasketak egitera eta New Yorkeko Forensic Films ekoiztetxean lan egin zuen bi urtez. Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan gidoigintza masterra ere egin zuen. 2010ean Gariza Produkzioak ekoiztetxea sortu zuen. Han idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu Bycicle Poem (2010), KEA (2011) eta Larroxa (2013) film laburrak, Next Stop: Greenland erdimetraje dokumentala eta Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) dokumental laburra.