Nanni Moretti Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen lan honekin. Filmak Margheritari buruz hitz egingo digu, AEBetako aktore batekin film bat egiten ari den lehen mailako zuzendaria da bera. Platotik kanpo, ordea, Margheritak ahalegin handiak egin behar ditu amaren gaixotasunaren eta alaba nerabearen errebeldiaren aurrean ez adorea galtzeko.
Nanni Moretti zuzendari, aktore, produktore eta gidoigilea da. 70eko hamarkadan heldu zion bere lan ibilbideari, film laburrak zuzenduz. Ecce bombo (1978) izan zen baliabide profesionalekin egin ahal izan zuen lehen film luzea; arrakasta handia lortu zuen kritikaren eta publikoaren artean. 1993an Caro diario zuzendu zuen, baita protagonistaren rola jokatu ere; 1994ko Canneseko zinema-jaialdian zuzendari onenaren saria irabazi zuen. La stanza del figlio (2001) filmak Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian, eta Donostia Zinemaldiko Perlak sailean eman zuten.