Gerra Handiaren garaian girotutako kontakizun epiko eta intimista, itxaropenari, tragediari eta maitasunari buruzkoa. Lewis Grassic Gibbon idazle eskoziarraren eleberritik egokitua eta Terence Davies britainiarrak zuzendua.
Terence Daviesen (Liverpool, 1945) filmografiak izenburu gailen asko biltzen ditu: Distant Voices, Still Lives (1988), Urrezko Leopardoa Locarnon, The Long Day Closes (1992), Cannesen lehiatu zena, The House of Mirth (2000), Of Time and the City (2008) edo The Deep Blue Sea (2011), Donostia Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zena. 2008an, Donostia Zinemaldiko 56. edizioan atzera begirako bat egin zen haren omenez.