tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Adama
Zabaltegi
Julien Lilti, Simon Rouby
Foto: Gorka Bravo
Julien lilti, Simon Rouby
Foto: Gari Garaialde

Annecyko zinema-jaialdian aurkeztutako animaziozko film hau iniziazio-kontakizun bat da. Adama du protagonista, Mendebaldeko Afrikako herrixka urrun batean bizi den hamabi urteko mutila. Gau batean, bere anaia Samba desagertu egingo da, eta haren bila abiatuko da: itsasoetatik harago, Iparralderantz egingo du, I. Mundu Gerrako bataila frontera. 

BIOGRAFIA

Simon Rouby 1980an jaio zen. Esprai-ontzi batekin eman zituen lehen urratsak, eskultura, margolaritza eta gisako beste arte-molde batzuetara igaro aurretik. Zinema-zuzendaritza ikasi zuen, Pariseko Les Gobelins arte-eskolan lehenbizi, eta Los Angeleseko CalArts eskolan ondoren. Nazioarteko hainbat jaialditarako hautatu dituzte haren film laburrak: besteak beste, Cannes, Clermont-Ferrand, San Diego, Bukarest, Ottawa eta Taiwanerako.

FITXA
Zuzendaria
Simon Rouby
Gidoia
Julien Lilti, Simon Rouby
Ekoizpena
NAIA Productions
Philippe Aigle
Argazkia
Dimitry Lucy
Muntaketa
Jean-Baptiste Alazard
Musika
Pablo Pico
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
82 m.
Herrialdea
Frantzia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea