Angono Mba-k Hernández Sanjuán zinemagilearen zamaketari izan zeneko espedizioa gogoratuko du. Elkarrekin Ginea Espainiarrean barrena ibili ziren 1944 eta 1946 artean, laku misteriotsu baten bila; kondairek ziotenez, 10.000 elefante ikus zitezkeen bertan.
Alex Guimeràk iragarki-agentzia, ekoiztetxe eta telebistentzat freelance moduan lan egin du, ikus-entzunezko, publizitateko eta telebistako proiektuak eta proiektu dokumentalak egiten. Hala, Europako, Amerikako eta Afrikako hainbat herrialdetan aritu da lanean. 2009an SeveralStudio izeneko diseinu-estudioa eta ikus-entzunezko ekoiztetxea sortu zuen. Juan Pajares diseinatzaileak zinema eta papiroflexia, web-garapena, animazioa eta barne- zein industria-diseinua uztartzen ditu. Biek indarrak batu zituzten 2011n, eta lankidetza horren fruitu da haien lehen film luze dokumentala: Un día vi 10.000 elefantes.