Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Julie Salvador
Julie Salvador

La Sorbonneko Unibertsitatean Filologia Modernoko ikasketak burutu ondoren, Julie Salvadorrek 1990an ekin zion zineman lan egiteari, Diane Kurysen zuzendari-laguntzaile gisa lehenbizi, eta Jean-Marie Poirérekin ondoren, Les visiteurs (1990) filmean. Berehala hasi zen ekoizpeneko zuzendari moduan; besteak beste, Manuel Poirier, Christian Vincent, Orso Miret, Anne Fontaine eta Raoul Ruizekin lanean.

2005ean, Alain Resnais ezagutu zuen, eta Coeurs (2006) filmeko ekoizle exekutibo bihurtu zen. Horrelaxe hasi zen bien arteko laguntasuna, zuzendariaren hurrengo filmean batera lan egitera eraman ziena; hain zuzen, Les herbes follesen (2009), non ekoizle elkartu gisa parte hartu baitzuen Salvadorrek.

Alain Resnaisek animatuta, bere ekoiztetxe propioa sortu zuen 2008an. Christmas in July izena jarri zion, Preston Sturgesen filmaren omenez, Resnaisek gogokoen dituen errealizadoreetako bat baita hura. Resnaisekin lanean jarraitu zuen etxe horretan, eta 2012an Vous n'avez encore rien vu koproduzitu zuen.

Berak ekoitzitakoak dira, halaber, Martin Provosten Oùva la nuit (2011); Yolande Moreauren bigarren film luzea, Henri (2013) eta Marilyne Canto aktorearen Le sens de l'humour (2013) filma. Bere anaia Thomas Salvadorren lehen film luzea ere ekoitzi zuen: Vincent n'a pas d'écailles. Donostian estreinatu zen mundu mailan, 2014an, Zuzendari Berriak sailean.

Emmanuelle Cuau-ren hirugarren film luzea filmatzen hastekotan da orain, eta Yolande Moreaurekin eta Thomas Salvadorrekin elkarlanean jarraitzen du. Sophie Fillièresen film berria ere garabidean du, eta Tom Shovalen bigarren film luzea koproduzitzekotan da.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones