Diego Lerer (Buenos Aires, Argentina, 1968) Buenos Aireseko Unibertsitateko (UBA) Komunikazio Zientzietako lizentziaduna da. Komunikazioaren Semiotikako eta Teoriako irakasle izan zen Ikerketa Zinematografikoko Zentroan (CIC) eta Michiganeko Unibertsitateko Journalism Fellowship Program-eko bekaduna 2000 urtean. 1992tik 2012ra, zinema-kritikaria eta editorea izan zen Argentinako Clarín egunkariko ikuskizun-gehigarrian; gaur egun, zinema-kritikari eta -kazetari gisa dihardu hainbat hedabidetan, bai Argentinan bai atzerrian, eta bere webgunea du Interneten: Micropsia, OtrosCines.com plataforman.
FIPRESCIko presidenteordea izan zen, 2005etik 2009ra, eta elkarte horretako Argentinako bulegoko presidentea 2014 arte. Hainbat kritikari-epaimahaitan aritu da moduan: besteren artean, Berlin, Venezia, Toronto, Rio de Janeiro, Viena, Buenos Aires (BAFICI), Cartagena, Gijon, Oslo, Londres, Chicago, Rotterdam eta Donostian. Horrez gain, Latinoamerikako ordezkaria izan zen Züricheko, Veneziako eta Romako zinema-jaialdietan. Gaur egun, funtzio horixe betetzen du Beijingo zinema-jaialdian, Txinan.
Leonardo Favio: Soñar el cine (2015) liburuaren egilea da eta Nuevo Cine Argentino: temas, autores y estilos de una renovación (2002) liburuaren koeditorea. Gaur egun, Kultura Industriak ikasgaia irakasten du TEA Arte-n (Buenos Aires) eta errealizadore moduan egingo duen lehen filma prestatzen dabil: Donde mueren los elefantes, Michael Wahrmannekin batera zuzendua.