Frantzian jaioa, Francine Brücherrek atzerriko hizkuntzak ikasi zituen Lyongo Unibertsitatean. 1972an hasi zen zinemagintzan, nazioarteko salmenten buru gisa, Filmverlag der Autoren banaketa-enpresan; han, besteak beste, R.W. Fassbinder, Wim Wenders, Werner Chroeter, Alexander Kluge eta Edgair Reitz-en filmetaz arduratu zen. 1977an Munci Films sortu zuen, Alemaniako zinema independenteko filmak saltzen zituen enpresa bat.
Metropolis Film-en nazioarteko salmenta-sailaren buru izan zen, Zürichen, 1986tik 1993ra; 1994tik 1997ra bitartean, berriz, freelance salmenta-agente gisa aritu zen Parisen, Pierre Grise Productions etxearentzat. Urte horietan, Jacques Rivette, Otar Iosseliani eta Chantal Akermannen filmetaz arduratu zen. Garai horretan ere, hainbat zinema-jaialditarako egin zuen lan (Locarno, Rotterdam) eta Hanburgoko Film Fund-aren hautaketa-batzordeko kide izan zen.
1997an, Suitzako zinema atzerrian sustatzen duen Swiss Films fundazioarekin kolaboratzen hasi zen Zürichen. EAVE-MEDIA Programaren bi tailerretan parte hartu zuen, marketin aditu gisa. Luxenburgoko Film Fund-aren irakurketa-batzordeko kide da 2003tik. 2013ko urtarrilean Swiss Films ekoiztetxea utzi zuen. Ordutik, hainbat zinema-jaialditan epaimahaikide izan da. Gaur egun Munichen bizi da, produktore independenteentzako zinematografia-aholkularia gisa.