71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
  • Hautatutako proiektuak

Hautatutako proiektuak

  • EL EXTRAÑO (EZEZAGUNA) Pablo Álvarez.
  • FLEURETTE FRENCH Tamyka Smith.
  • IRA 26-2 Maider Oleaga.
  • TROTE (TROSTA) Xacio Baño.

Ikusmira Berriak programak Aukeratutako Proiektuak aurkezten

Aukeratu dira jada 2015 egonaldi programarako lau proiektuak.
Adituen batzordea Oskar Alegríak, Marianne Slot-ek eta Paz Lázarok osatu dute.
Pogramak laguntza berri bat eskainiko du: REC postprodukzio saria.

Pasa den otsailean IKUSMIRA BERRIAK programa aurkeztu genuen Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu Fundazioak, Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin.

Programa honen helburua ikus-entzunezko sormena (bere fase guztietan: prestakuntza, ekoizpena eta erakusketa) bultzatzea da. Helburu horrekin deialdia zabaldu genuen lurraldean errotuta dauden nazio- zein nazioarte mailako hiru jaialdi eta ekimenetan parte hartu izan duten zinegileei (Kimuak film laburren hautaketa, Labo - Clermont-Ferrand Zinemaldiko film labur esperimentalen saila-eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa – EIECINE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko zinegileei bideratuta.

Jasotako proiektuak aztertu ostean, Ikusmira Berriak egitasmoak aukeratu ditu jada 2015 egonaldi programan parte hartuko duten lau proiektuak:

  • El extraño, Pablo Álvarez (Santiago de Chile, 1985), EIECINE.
  • Fleurette French, Tamyka Smith (New York, 1983),Labo - Clermont-Ferrand Jaialdia.
  • IRA 26-2, Maider Oleaga (Bilbo, 1976), Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak.
  • Trote, Xacio Baño (Xove - Lugo, 1983), Labo – Clermont-FerrandJaialdia.

Aukeratutako proietuen informzio guztia, adituen batzordea eta REC postprodukzio saria


Antolatzaileak:

Laguntzaileak:

.
Aurreko edizioak IKUSMIRA BERIAK
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: