tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Galiziatik Transilvaniara
Galiziatik Transilvaniara
Ostirala, 2015(e)ko irailaren 18

Bere 2.500etik gora jarlekuekin eta guztiz nabarmentzekoa den pantaila handiosoarekin, Belodromoa Zinemaldiko gune nagusienetarikoa da ezbairik gabe. Eta nola ez, Zinemaldiaren hainbat jardueraren eszenatokia izango da berriro. Aurtengo 63. edizio honetan bi filmen estreinaldiak hartuko ditu: El desconocido, Dani de la Torrerena, eta Hotel Transylvania 2, Genndy Tartakovskyrena.

El desconocido, Dani de la Torre zuzendari, errealizadore eta gidoigile galiziarraren eskutik iritsiko zaigu, irailaren 22an. De la Torrek hauxe du bere lehen film luzea eta berau protagonizatzeko Luis Tosar aukeratu du. El desconocido filman, Carlosek, banku bateko exekutibo batek, umeak eskolara eramanez eman ohi dio hasiera goizari. Baina autoa abiarazten duenean dei bat jasoko du, Carlosi guztiz ezezaguna bazaio ere bere bizitzaz dena dakien pertsona batena. Eserlekuaren azpian bonba bat duela jakinaraziko dio pertsona horrek, eta ordu gutxi batzuk dituela diru kopuru handi bat biltzeko. Bestela, autoak eztanda egingo du. Suspentsea galiziar erara.

Hotel Transylvania 2, berriz, irailaren 25ean izango da ikusgai. Estreinako Hotel Transylvania filmaren segizio ikusgarriaren Donostiako aurkezpenean gaztelerazko bertsioko ahotsak jarri dituzten antzezle entzutetsuak izango dira: Santiago Segura, Clara Lago, Dani Martínez, Alaska eta Mario Vaquerizo.

Halaber, irailaren 26ko saio berezian amaierako gala emango dute, eta horrekin batera bi film: Zinemaldiari amaiera ematen diona, Rufus Norrisen London Road, eta Perlak saila itxiko duena, Nanni Morettiren Mia madre. Egun horretako saioa osatzeko, Zabaltegi saileko Kimuak katalogoko film labur bat ikusi ahal izango da: Duellum, Tucker Dávila Woodena.

Azkenik, aipatu Zinemaldiak haurrei zuzendutako emanaldiak egiten dituela goizero Belodromoan, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker. Aurten, Asterix: Jainkoen egoitza ikusi ahal izango dute haurrek, euskarara eta gaztelaniara bikoiztuta.

SERGIO BASURKO

 
Tentsio handiko rola jokatu du Luis Tosarrek El desconocido thrillerrean.
Tentsio handiko rola jokatu du Luis Tosarrek El desconocido thrillerrean.
‘Munstroentzat bakarrik’ politikak jai du jadanik Transilvania hotelean.
‘Munstroentzat bakarrik’ politikak jai du jadanik Transilvania hotelean.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea