tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Mundu zabalean zehar animazio filmen eskutik
Mundu zabalean zehar animazio filmen eskutik
HAURRENTZAKO ZINEMA
Ostirala, 2015(e)ko irailaren 18

Zinemaldiak haurrentzat hautaturiko film sorta bat eskainiko du, guztiak euskarara bikoiztuak, Zineuskadiren parte-hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren baitan. Principe 10 aretoan emango dira haurrentzako filmak: Magiaren etxea, hilak 10 larunbatean; Gelditu zaitez nire ondoan, Doraemon eta Tom Txiki eta ispilu magikoa, hilak 20 igandean; eta 7. ipotxa, hilak 26 larunbatean.

Aurten eskaintzen den film sortan Bobo zazpigarren ipotxaren balentriak pantailaratuko dira, Thunder katutxoaren gorabeherak magiaren etxean, Tom Txiki bere irudiari ispilu magikoan erreparatuz eta nola ez, Nobita Nobi mutil traketsaren bihurrikeriak. Zalantzarik gabe gaztetxoen zinemazaletasuna piztuko duten filmak dira guztiak, eta euskaraz gainera. Honen moduko ekimenekin etorkizuneko ikusleen sorrera bermatuta dago, bai horixe.

Bestalde, Zinemaldiak haurrei zuzendutako emanaldiak ere egiten ditu goizero Belodromoan. Ikastetxeekin hitzartutako programa esklusibo baten bitartez, zinemaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei, euskaraz eta pantaila erraldoian. Aurten, Astérix: Jainkoen egoitza ikusi ahal izango dute haurrek.

 
Obelix suziri gisako jarreran, edabe magikoa hartu beharrik gabe gainera.
Obelix suziri gisako jarreran, edabe magikoa hartu beharrik gabe gainera.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea