tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gazteen naturaltasun eta umorea kamera aurrean
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
Gazteen naturaltasun eta umorea kamera aurrean
LE NOUVEAU / THE NEW KID
Igandea, 2015(e)ko irailak 20

Benoit gazteak hamalau urte ditu eta landa-gunea utzi du Parisen bizitzeko. Eskolako lehenengo eguna espero baino zailagoa izango da, eta laster isolatuta sentituko da. Baina ikusleak ez dezala pentsa Le Nouveau filma drama bat denik, Zuzendari Berriak sailean parte hartzen duenRudi Rosenbergen komedia baita, non berehaurtzarora, nerabetasunera itzuli nahi izan du baina alderdi positiboa gogoratuz.

Rudi Rosenbergek aktore gisa ekin zion bere zinema-ibilbideari, baina kameraren beste aldean jartzeko beharra sentitu zuen laster eta EICAR Film Schoolen izena eman zuen zuzendaritza ikasteko. Nerabeek antzezpenerako duten berezko senak liluraturik, Rosenbergen lanaren funtsezko osagai izaten dira haurrak. 2010ean Aglaée zuzendu zuen; nazioarteko 20 jaialdi baino gehiagotarako hautatu zuten eta 15 sari irabazi zituen. “Haurrak, nerabeak eta beraien unibertsoak liluratzen nau. Adin horretan oso intentsu bizi ditugu gauzak, baina oso naturalak gara, oso errealak bizitzarekiko. Nik hori islatu nahi izan dut nire filmean. Gainera aktore gazteak zuzentzea oso atsegina da niretzat”, dio errelizadore frantsesak.

Raphael Ghrenassia, istorioaren protagonista ere ezagutu dugu baina nahiz eta oso pozik sumatu ez da modurik izan berarekin serio hitz egiteko. “Derrigorrez bidali ninduten gurasoek castingera baina gustatu zitzaidan. Akaso Rudi egon izan ez balitz, hobe. Pertsonaiarekin tripatxuan identifika naiteke, baina ez beste ezertan”, ez dago mutil honekin serio hitz egiterik, une oro txantxetan ari baita.

Eta Raphael beste gaztetxoz inguratuta dago filmean. Casting- a izugarria izan zen, 5000 haur frogatu zituzten Frantziako eskola desberdinetan. Rudik ez zituen aktore profesionalak nahi, haur normalak baizik eta hautaketa prozesuak urte bete iraun zuen: “Haur horien freskotasuna erakutsi nahi nuen, nerabeak berez oso marijakintsuak izaten dira eta nolabait hori islatzea nahi nuen”.Zuzendari frantziarraren hitzetan, filma autobiografikoa da bi arrazoigatik: “Niri ere adin horrekin eskola berri baten hastea tokatu zitzaidan, oso lotsatia naiz eta kostatu zitzaidan jendea ezagutzea eta beraiegatik onartua izatea. Eta nik ere lagun minen arteko antzeko harremana izan nuen txikitan, bihurrikeria pila egiten genuen. Une gogorrak izan ziren zenbait zentzutan, baina aldi berean politak eta barregarriak”. Eta zein zen Rudiren txikitako lagun min hori? Ba Le Nouveau filmean parte hartzen duen Max Boublil komiko frantses ospetsua. “Gidoia gure erlazioan oinarrituta dago, tontokeria asko egin genuen garai haietan eta batzuk filmean ere ageri dira. Aktore lanetan elkarrekin hasi ginen, gero harremana galdu genuen, eta tartean Max ospetsu egin zen. Proposamen honekin deitu nuenean berehala erantzun zidan baietz eta ederki asko pasa dugu filma egiten” dio Rudi Rosenbergek.

NORA ASKARGOTA

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea