tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > «Pertsonaien alderdi inkontzientean arakatzen oso ondo pasatu dugu»
«Pertsonaien alderdi inkontzientean arakatzen oso ondo pasatu dugu»
21 NUITS AVEC PATTIE (21 GAU PATTIEREKIN)
Astelehena, 2015(e)ko irailaren 21

Galiar zinemagintzako pisu astunek parte hartzen dute Larrieu anaien 21 nuits avec Pattie film berrian: Isabelle Carré xarmagarria, André Dussollier beteranoa eta grazia egoeran dagoen Karin Viard. Anaia biek prentsaurrekoan adierazi dutenez, “pertsonaien alderdi inkontzientean arakatzen oso ondo pasatu dugu”. Eta haien haien helburua ikuslea dibertitzea bazen, zinez lortu dutela.

Sail Ofizialean lehiatzen den filmaren arabera, apenas ezagutu zuen amaren heriotzaren ondoren, Okzitaniako herri txiki batera joango da Caroline (Isabelle Carré), hiletaz arduratzeko. Carolinek hurrengo egunean alde egiteko asmoa du, baina amaren gorpua misteriotsuki desagertuko da. Gorpua agertu bitartean protagonista paristarrak herriko jende bitxiak ezagutuko ditu. Sexua dute afizio nagusi bertako biztanleek, batez ere Carolinen etxea zaintzen duen Pattiek.

Jean-Marie Larrieuk azaldu duenez, “filmeko pertsonaia nagusiak haurtzarora itzultzeko erregresio moduko bat biziko du”, nahiz eta aise zehaztu duen beraien asmoa ez dela inolaz ere izan “Carolinek ezagutu ez zuen amarekiko harremanari buruzko istorio psikologikoa garatzea”.

Isabelle Carrék, bestalde, bere pertsonaia “arras ederra” dela azpimarratu du. Bizi egoera lokartuan eta beldur txikiz jositako abagunean dagoen arren, beldur hauei muzin egitea eta bizitzan aurrera egitea deliberatuko du. “Une jakin batean, benetako bizitza, emozioak eta plazerrak berreskuratzea erabakiko du”, esan du aktoreak.

Karin Viard eta lotsa Karin Viard aktoreak aitortu duenez, “21 gau Pattierekin gidoiko nire elkarrizketak lehenengoz irakurri nituenean lotsa sentitu nuen, are gehiago, gorritu eta guzti egiten nintzen sexu eduki handiko esaldiak esan behar nituela pentsatu hutsarekin. Hala ere, hurrengo irakurketetan ‘naturaltasunez’ hartu nituen sexu kontuak eta batzuetan berotu ere egin nintzen” trufati erantzun du aktore frantsesak. Jean-Marie Larrieuk ezagutarazi duenez, sexu elkarrizketak anaia bien “lagun baten kontakizun lizun samarretan oinarrituta daude”.

Pertsonaia horrek bere sexu harremanez hitz egiteko erakusten duen erraztasun komikoak grazia egiten du, ikuslea barrez lehertzen da, aitzitik, “filma saltzeko orduan, gidoiaren irakurketa azkar bat egiten duen erosleari zakar samarra iruditu dakioke”, adierazi du Bruno Pesery ekoizleak.

L’amour est un crime parfait filmeko zuzendariak sarketarekin, penetrazioarekin, gora eta behera hitz-jokotan hasi dira dagoeneko, prentsaurrekoa bere azkenetan dela ikusirik: “eta ez ahaztu Sergi López gure matxo man”. “Matxo man bai, baina matxo man kataluniarra”, argitu du Lópezek bertan geunden guztion barre algara eraginez.

SERGIO BASURKO

 
Larrieu anaiak, Isabelle Carré, Karin Viard eta Sergi López aktoreekin.
Larrieu anaiak, Isabelle Carré, Karin Viard eta Sergi López aktoreekin.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea