tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Baratzeko estreinaldiak
Baratzeko estreinaldiak
Astelehena, 2015(e)ko irailaren 21

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta bertako filmen estreinaldiek sortarazten duten grina gero eta nabarmenagoa da, horregatik,Kutxa Ekoguneak Zinemaldiko ikuslegoaren inplikazioa lortu nahi du kanpaina berriztatzaile baten bitartez. Kanpaina honek garaiko produktuak eta film mitikoak erabiliz, mezuak umore klabean proposatzen ditu gertutasun ikuspegitik eta publikoaren ideia berriak jasoko ditu trukean sariak banatuz.

Ekimen honen helburua bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeaz gain, gizarteak barazkiak eta frutak kontsumitzeko ohituretan eragitea da: eguneroko ohiturak urtaroen arabera egokitzen ditugun bezala, elikatzeko aukeratzen ditugun produktu freskoetan ere, hauen jatorria eta sasoia kontuan izan ditzagun.

Gogoeta honen ondorioa da “Baratzeko estreinaldi handiak” kanpaina, publiko guztiari zuzendutakoa eta informatiboa izateaz gain, zerbait dibertigarria eta hurbilekoa. Zinemaldiaren filosofiarekin ere bat dator eta ikusgai Okendo plazan kokatutako stand batean. Bertan, sasoiko produktuei buruzko informazioa eta mugikorrarentzako aplikazioa jaisteko azalpenak jaso-tzeaz gain, garaiko produktuak eta filmak batzen dituzten ideien lehiaketan parte hartzeko aukera izango du bertaratzen den edonork eta trukean urtaroka gure lurraldeko sasoiko produktuak banatzen dituen sukalde zapia izango du opari.

Horrez gain, kontsumitzaileek eguneroko erosketan garaiko produktuen inguruko informazioa eskura izango dute Donostiako alde zaharreko eta inguruetako hainbat dendatan. Bertan, bezeroek bost eurotako garaiko produktuen erosketa bat egiten dutenean sukalde zapi bat oparituko zaie.

NORA ASKARGOTA

 
Topera izan da egunotan Kutxa Ekoguneako karpa.
Topera izan da egunotan Kutxa Ekoguneako karpa.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea