tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Wheatley: «Guztiz erreala izan daitekeen etorkizun horrek beldurra ematen du»
Wheatley: «Guztiz erreala izan daitekeen etorkizun horrek beldurra ematen du»
HIGH-RISE
Asteazkena, 2015(e)ko irailaren 23

Hirurogei eta hamarreko hamarkadan girotu baina etorkizun zehaztugabe batean girotutako fantasiazko filma aurkeztu du Ben Wheatley zuzendariak Sail Ofizialean. Arrisku handiko filma da, definitzeko zaila. J. G. Ballard idazlearen eleberrian dago oinarrituta, eta zuzendariak berak zehaztu du eleberria bera hartu dutela gidoia egiteko. “Aspalditik dator proiektu hau zinemara eramateko asmoa, 1975ean eleberria argitara eman zenetik ia-ia, eta hainbat eskuetatik pasatu den arren, ez da orain arte gauzatzerik izan”, argitu du Wheatleyk.

Eleberriak jasotzen duen bezala, 70eko urteen estetika ageri da filmean. Itxura brutalistako etxeorratz baten barruan gertatzen da kaosean amaitzen den istorioa, kanpoko testuinguruari inolako aipamenik egin gabe: “Errodatzen ari ginela jatorrizko liburuaren zantzuak somatzen nituen iraganeko mamuak bailiran”, esan du bere garaiari aurre hartu eta etorkizuna iragartzeko gai izan zen Ballardi buruz. Pelikulak, halaber, gaurkotasun handiko gai batez dihardu, “pertsonek teknologiarekiko dugun obsesioaz, alegia”, adierazi du Kill List edo Sightseers bezalako filmeen egileak.

Atzamar forma daukan etxeorratza ez da bata bestearen gainean jarritako pisu pila bakarrik, hiri bertikal bat da, barruan gimnasioa, supermerkatua eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituena; leku erosoa itxuraz, klase ertain eta altuko biztanle berrientzat. Zentzu horretan, goiko eta beheko solairuetan bizi direnen arteko klase borrokak osatzen du filmaren gatazka. Bi esparru sozial horien artean dago protagonista (Tom Hiddleston), gero eta istilu larriagoen artean burua ez galtzeko nola jokatu ez dakiela. “Eta alegiazkoa izanik, guztiz erreala izan daitekeen etokizun horrek beldur handia ematen dit. Jendeak uste badu halako ‘gotorlekuetan’ txiroengandik babestuz salbu izanen garela, bide okerretik goaz”, adierazi du zuzendariak. “Etorkizuna horrelakoa izango bada, Jainkoak konfesatuta harrapa gaitzala”, erantsi du.

Tom Hiddlestonek, bestalde, aktore bezala lurralde ezezagunetan arakatzea atsegin duela esan du. Eta honen antzezkide Luke Evansek azaldu duenez, “nire pertsonaia irakurri ahala, Oliver Reed etorri zitzaidan gogora eta harengan oinarritu dut nire pertsonaiaren eraikuntza”. “Filmaketa eromena izan zen”, gaineratu du; “pelikula pantailan ikusi dudanean errodatu genituela gogoratzen ez nituen hiruzpalau eszenez ohartu naiz. Sekula ez zait horrelakorik gertatu. Ez dakit Benen kafean zer edo zer bota ote zidan”, txantxetan amaitu du Evansek.

SERGIO BASURKO

 
Ben Wheatley zuzendaria, Luke Evans, Sienna Miller eta Tom Hiddlestone aktoreekin batera.
Ben Wheatley zuzendaria, Luke Evans, Sienna Miller eta Tom Hiddlestone aktoreekin batera.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea