tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Karmele Soler: «Ama, zugatik!»
Karmele Soler: «Ama, zugatik!»
GALA
Asteazkena, 2015(e)ko irailaren 23

Itziar Ituño eta Joxean Bengoetxea aktoreek aurkeztuta, sorpresa polit batekin hasi zuten Euskal Zinemaren Gala: Euskal Gidoigileen Elkarteak 20 urte betetzen dituela eta, aurtengo Zinemaldian estreinatu diren fikziozko luzemetraietako bati gidoi onenaren saria ematea erabaki dute. Saria Amama filmarentzat izan da eta Asier Altuna eta Telmo Esnal agertu dira eszenatokira saria jasotzera.

Azken urteetako euskal produkzioaren laburpena ikusi ondoren, Zinemira sariaren txanda iritsi da eta ezustean Aitana Sánchez- Gijón agertu da jendaurrera. “Zinemalditik sariaren berri emateko Karmele Soler deitu zutenean, hauek bere hitzak: ados, nor makillatu behar dut?”, kontatu zuen Aitanak barre artean. Eta gaueko protagonista agertu da, 50 filma baino gehiagotan makina bat zuzendarirentzat lan egin duen makillatzailea; besteak beste, Pedro Almodóvarren La piel que habito filmean egindako lanagatik Goya saria ere irabazitakoa. “Zinemaldi honetan une ahaztezinak bizi izan ditut, eta hau beste bat izango da. Sari hau jasotzen duen lehen emakumea naiz, baina azkena ez izatea espero dut. Amari eskaini nahi diot. Ama zugatik!”, azaldu du Karmelek guztiz hunkituta.

Ekitaldia Un otoño sin Berlín filmeko lan taldeak itxi du, pelikulari paso emanaz.

NORA ASKARGOTA

 
Konplizitatea antzematen da Karmele Soler eta Aitana Sánchez-Gijónen artean.
Konplizitatea antzematen da Karmele Soler eta Aitana Sánchez-Gijónen artean.
Asier Altuna eta Telmo Esnaleri Joanes Urkixok eman zien saria.
Asier Altuna eta Telmo Esnaleri Joanes Urkixok eman zien saria.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea