tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Zinemaldiaren Egunkaria > Pucciotarren ekintza basatiak gogoan
Pucciotarren ekintza basatiak gogoan
EL CLAN
Ostirala, 2015(e)ko irailaren 25

Pablo Trapero argentinarrak (Elefante Blanco, 2012) aspaldidanik zekien fikzioa egiteko errealitatera joaz istorio mamitsu eta ikaragarri bat lor zezakeela. Eta nola gainera. 80ko hamarkadaren hasieran, Argentina diktaduratik atera berria, Pucciotarren klan zitalak egin zituenak ez baitziren nolanahikoak. Haien ekintza bortitz izugarrien inguruan ikertu eta istorio sinestezin hura pantailaratu lortu du. Bai eta betebetean asmatu ere.

Pucciotarrak San Isidro auzo dotorean bizi ziren. Itxuran sendi arrunta zen, guraso eta lau seme-alabak egunerokotasun arrunt batean lasai murgiltzen ziren, ez ziren inorengandik izkutatzen, itxuran ez zuten eta deus susmagarririk. Bestalde, hesitik barrura, ezin asmatu zertan zebiltzan: sendi dirudunetako hainbat kide bortizki bahitu eta euren etxeko sotoan gordetzen zituzten, eta erreskatea jasota,hil egiten zituzten. Helburu bakarra aberastea zen. Jakina, harrapatu zituzten arte.

Hilketa-drama zoragarri bezain mingarria, Venezian saritu zuten eta Argentinan sekulako diru- arrerak lortzen ari da.

Aktoreen lana azpimarragarria da, nagusiki luzaroan beldurtuko nauela badakidan Guillermo Francella (El secreto de sus ojos, J.J. Campanella, 2010), Arquímedes Puccioren rolean. Musikaren erabilera berezia egiten du. Izan ere, irudirik bortitzenak ezin kanta alaiagoekin kontrajarriko ditu, The Kinksen “Sunny Afternoon”, tartean.

ANE MUÑOZ

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea