tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldiak kartel-lehiaketa berria antolatu du
Donostia Zinemaldiak kartel-lehiaketa berria antolatu du
Parte-hartzaile guztien lanen artean aukeratuko da Zinemaldiaren 64. edizioaren irudia
Asteartea, 2016(e)ko urtarrilaren 26


Donostia Zinemaldiak online kartel-lehiaketa antolatu du jaialdiaren 64. edizioan bere bost sail nagusien irudiak izango direnak aukeratzeko: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema.

Oraingoan online lehiaketatik kanpo geratuko da kartel ofiziala. Azken hori parte hartzera berariaz gonbidaturiko 10 diseinu-estudiok aurkezturiko proposamenen artean aukeratuko da. Urtero estudio desberdinei helaraziko zaie gonbidapena, baina aurreko edizioan irabazle suertatutakoak edo aipamenen bat jasotakoak automatikoki joko dira gonbidatutzat.

Erabaki horrekin, Zinemaldiak formula misto baten alde egin nahi du. Alde batetik, online lehiaketara beren proposamenak aurkeztu nahi dituzten diseinatzaile guztien sormena eta parte-hartzea bultzatzeko, eta, aldi berean, kartel ofizialerako baloratu beharreko aukeren eta hautagaien kopurua mugatzeko. Izan ere, azken kartel horretarako proposamenak aurkezten dituztenek edizioaren irudi nagusia izango dena garatzeko prozesuan beharrezko diren eskakizun guztiak betetzen dituztela bermatu behar da.

Concurso de carteles online

Onlineko lehiaketa diseinatzaile guztiei irekita dago, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Ostean, epaimahai batek irabazlea hautatuko du boto gehien lortzen duten lanen artean. Era berean, irabazle suertatzen diren lanen aldeko botoa ematen dutenen artean sariak zozketatuko dira.

Honako sail hauetan aurkeztu ahal izango dira 64. ediziorako kartelak: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema. Parte-hartzaileek sail bakarrera edo guztietara aurkezteko aukera izango dute, eta, gainera, nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte lehiaketara.

Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren atari ofizialean gune espezifiko bat egongo da: sansebastianfestival.com/kartellehiaketa. Gune horrek partaidetza bultzatu eta lehiaketaren kudeaketa ahalbidetuko du, eta fase hauetako bakoitzaren garapena gertutik jarraitu ahal izango da.

Fases

  • Izena ematea eta proposamenak aurkeztea: Urtarrilaren 26tik (13:00 h GMT+1) otsailaren 25era (23:00 h GMT+1).
  • Publikoaren bozketa: martxoaren 1etik (13:00 h GMT+1) martxoaren 15era (23:00 h GMT+1).
  • Finalisten jakinarazpena: martxoak 17
  • Epaimahaiaren deliberazioa eta irabazleari edo irabazleei jakinaraztea: martxoak 18
  • Kartel irabazleen jakinarazpen publikoa: maiatzak 6
  • Kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen arteko sari-zozketa: maiatzak 10

Kartel irabazleak aukeratzeko, lehen hautaketa bat egingo da gehienez saileko 20 proposamenekin (sansebastianfestival.com/kartellehiaketa helbidean publikoaren boto gehien jaso dituzten sail bakoitzeko 10 proposamenekin, eta beste 10 arte, Zinemaldiak berak hautatutakoekin).

Zinemaldiak proposamenen originaltasunari erreparatuko dio bereziki, baita diseinuari, konposizioari eta sortzen duten begi-inpaktuari ere.

Kartel hauek izango dira 2016ko martxoaren 17an jakinaraziko diren lehiaketaren finalistak.

Epaimahai batek sail bakoitzeko irabazleak hautatuko ditu martxoaren 18an; irabazleen izenak maiatzaren 6an Donostia Zinemaldiak antolatuko duen prentsaurreko batean ezagutaraziko dira. Prentsaurreko horretan, saritutako lan guztiak aurkeztuko zaizkie komunikabideei.

Egun horretan bertan, informazio hori guztia Zinemaldiaren webgunean argitaratuko da, baita lehiaketaren orrian ere.

  • Kartel irabazleen egileei:

    Lehiaketaren irabazleak edo irabazleek 1.000 euro garbi jasoko dituzte karteleko eta sail bakoitzekokasuan.

  • Bozketan parte hartzen duten herritarrei:

    Sail bakoitzeko kartel irabazleari botoa eman dioten herritarren artean, bost sari banatuko dira (bat sail bakoitzeko). Sariok honakoak izango dira: 10 emanaldirako abonamendu bat eta Zinemaldiaren 64. edizioko argitalpen sorta bat.

Kontsulta itzazu oinarriak

Informazio gehiago eskuratzeko, lehiaketaren oinarriak honako helbidean daude eskuragarri oso-osorik: sansebastianfestival.com/kartellehiaketa

Kartelak lehiaketara aurkezteko zein kartel gustokoenen aldeko botoa emateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea