tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldia 2015eko bosgarren kultura-ekimen nagusia, 2014an bezala
Donostia Zinemaldia 2015eko bosgarren kultura-ekimen nagusia, 2014an bezala
Asteazkena, 2016(e)ko otsailak 24

Contemporánea fundazioaren Kulturaren Behatokiak Espainiako kulturaren egoerari buruz egiten duen azterketaren emaitzak jakinarazi ditu. Horien arabera, Donostia Zinemaldia 2015eko bosgarren kultura-ekimen nagusia izan da.

Donostia Zinemaldia zerrendan bosgarren lekuan dago, Thyssen-Bornemisza Museoarekin batera, Pradoko Museoaren, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalaren, Errege Antzokiaren eta Madrilgo Matadero zentroaren atzetik. Bestalde, Zinemaldia lehenengo postuan dago urtaro jakin batean bakarrik egiten diren kultur ekimenei dagokienez, eta Euskadiko lehenengo kultur erakundea da gainera.

Contemporánea fundazioaren helburua Espainiako kulturaren sektorearen garapen profesionalean laguntzea da. Ildo horretatik, 2009an eginiko lehen ekimena Kulturaren Behatokia sortzea izan zen, kulturaren sektorearen egoera aztertzeko eta azterketa hori gauzatzeko adierazle batzuk sortzeko tresna gisa. Dagokion helburua betetzeko kultur diziplina bakoitzeko aditu taldea du aholkulari. Txosten horrek Espainiako autonomia-erkidegoen eta hirien kultur jarduera aztertzen du, baita urteko kultur erakunde eta gertakari garrantzitsuenak ere.

Kulturaren behatokia – Azterketaren emaitzaren analisia.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea