tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Ekainaren 1ean irekiko da Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketako izen-emate epea
Ekainaren 1ean irekiko da Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketako izen-emate epea
Irailaren 20tik 23ra egingo da 64. Donostia Zinemaldiaren barruan
Astelehena, 2016(e)ko maiatzaren 16

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak - Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak elkarlanean antolaturiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak, ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntza elkarbanatzea du xede.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren babesa du, ekimen horrek sustatu nahi dituen tokien eta lan moduen adierazgarria baita.

Zuzendari gazteek beren film laburrak erakusteko aukera daukate topaketa honetan, bertaratzen diren adituen iritziak jaso eta beraien interesguneak lantzeko tailerretan eta master class-etan parte hartu.

Aukeraturiko lanak publikoari eta Zinemaldiaren gonbidatuei zuzendutako saioetan izango dira ikusgai. Saio horietan ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak egongo dira, eta, horrela, beren lanak aurkezten dituzten ikasleekin hitz egiteko aukerak sortuko dira. Era berean, ikasleek teoria eta praktika zinematografikoari buruz eztabaidatuko dute edo ekoizpen eredu ezberdinak eta zine industriak nola funtzionatzen duen ezagutu dezakete.

Hautaketara aurkezten den eskola bakoitzak gehienez hiru film labur aurkeztu ahal izango ditu eta hauek 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturtean egindakoak izan beharko dira. Guztira hamalau lan inguru lehiatuko dira Topaketan.

Film irabazlea zein den erabakitzeko epaimahai bat osatuko da parte hartzen duten eskoletako ikasleekin. Zinemaren alorreko pertsona ospetsu baten laguntza izango du talde horrek. Guztien artean erabakiko dute nork irabaziko duen Panavision Saria. Irabazleak bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko.

Berariazko epaimahai batek, euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzenduta 5.000 euroz dohatuta dagoen Orona Saria banatuko du Topaketan parte hartzen duen laburmetrai berritzaileenari. Saria laburmetraiaren zuzendariari emango zaio.

Ekainaren 1etik aurrera eman ahal izango da Topaketan izena. Formularioa eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketarekin lotutako beste informazio batzuk data horretatik aurrera egongo dira eskuragarri Zinemaldiaren (www.sansebastianfestival.com) eta Tabakaleraren (www.tabakalera.eu) webgune ofizialetan. Film laburrak jasotzeko epea uztailaren 1an bukatuko da.


Laguntzaileak:

 


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea