tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldian aurkeztutako filmetatik hamalauk Platino sarietarako 51 izendapen lortu dituzte
Donostia Zinemaldian aurkeztutako filmetatik hamalauk Platino sarietarako 51 izendapen lortu dituzte
Astelehena, 2016(e)ko maiatzaren 30

Donostia Zinemaldiaren azken bi edizioetan aurkeztutako filmetatik hamalauk 51 izendapen lortu dituzte guztira Iberoamerikako Zinemaren Platino sarien III. edizioan. Sariok Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak (EGEDA) eta Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Iberoamerikako Federazioak (FIPCA) sustatzen dituzte. Horrela, Donostia Zinemaldia Latinoamerikako zinema interesgarriena eskaintzeko erakusleiho pribilegiatu gisa finkatzen da.

Truman filma –Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan Sail Ofizialean estreinatua eta Javier Cámara eta Ricardo Darin aktoreei Zilarrezko Maskorra saria ex aequo ekarri ziena– bost kategoriatan dago izendatuta: Iberoamerikako fikziozko film onena, zuzendari onena (Cesc Gay), gidoi onena (Cesc Gay eta Tomàs Aragay) eta aktore onena bi aktore nagusientzat (Ricardo Darin eta Javier Cámara).

Izendapena jaso duten filmen artean nabarmenenetako bik Zinema Eraikitzen 26an parte hartu zuten 2014an, eta Horizontes Latinos sailerako hautatu zituzten 2015ean. Canneseko zinema-jaialdian estreinatu ondoren, Jayro Bustamanteren Ixcanul filmak, zeinak Industriaren Zinema Eraikitzen 26 Sarian Aipamen Berezia eskuratu zuen, honako atal hauetan lortu du izendapena: Iberoamerikako fikziozko film onena, arte-zuzendaritza onena, argazki-zuzendaritza onena eta soinu-zuzendaritza onena. Harekin lehian, Magallanes filma izango da, Industriaren Zinema Eraikitzen 26 sariduna, kategoria hauetan: gidoi onena, jatorrizko musika onena, muntaketa-zuzendaritza onena eta Iberoamerikako fikziozko opera prima onenaren Camilo Vives Platino Saria. Salvador del Solarren filma, gainera, gizonezko aktore onenaren sarirako ere izendatu dute (Damián Alcázar).

Cannesen egon ondoren, Paulina filmak Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan Horizontes saria, Gazteriaren EZAE saria eta TVE Beste Begirada saria eskuratu zituen. Oraingo honetan, bi kategoriatan izendatu dute: emakumezko aktore onena (Dolores Fonzi) eta soinu-zuzendaritza onena. El abrazo de la serpiente Horizontes Latinos sailerako hautatua izan zen Donostian, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu ondoren, eta Platino sarietan zortzi izendapen jaso ditu: Iberoamerikako fikziozko film onena, zuzendari onena (Ciro Guerra), gidoi onena (Ciro Guerra eta Jacques Toulemonde), jatorrizko musika onena, muntaketa-zuzendaritza onena, arte-zuzendaritza onena, argazki-zuzendaritza onena eta soinu-zuzendaritza onena. Berlineko zinema jaialdiaren Epaimahaiaren Sari Nagusiaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen El club filmak sei saritarako da hautagai: Iberoamerikako fikziozko film onena, zuzendari onena (Pablo Larraín), gidoi onena (Pablo Larraín, Guillermo Calderón eta Daniel Villalobos), gizonezko aktore onena (Alfredo Castro), emakumezko aktore onena (Antonia Zegers) eta argazki-zuzendaritza onena (Sergio Armstrong).

Horizontes Latinos sailean izandako Iberoamerikako beste izenburu garrantzitsu batzuk ere sariak irabazteko hautagai dira aurten, kategoria hauetan: El botón de nácar, Patricio Guzmánena, Berlineko zinema jaialdiko gidoi onenaren zilarrezko hartzaren irabazlea, film dokumental onenaren kategorian lehiatuko da, eta 600 millas, Gabriel Ripsteinena eta Berlineko Panorama atalean aurkeztu zena, Iberoamerikako fikziozko opera prima onenaren Camilo Vives Platino Saria kategorian. Alonso Ruizpalaciosen Güeros, Berlinalen eta Tribecan egon ondoren, zeinak Donostia Zinemaldiaren 62. edizioan Horizontes saria eta Gazteriaren saria irabazi zituen, zuzendari onenaren sarirako lehiatuko da.

Paula Ortizen La novia, Zabaltegin mundu-mailan estreinatua, emakumezko aktore onena (Inma Cuesta), arte-zuzendaritza onena eta argazki-zuzendaritza onena kategorietan da hautagai.Zabaltegin aurkeztutako beste bi titulu ere izendatu dituzte film dokumental onenaren sarirako: Allende mi abuelo Allende, Marcia Tambutti Allenderena, Cannesen Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zena, eta The Propaganda Game, Álvaro Longoriarena. Bestalde, El desconocido, Veneziako jaialdiko Venice days sailean estreinatu ondoren belodromoan eman zena, Iberoamerikako fikziozko opera prima onenaren Camilo Vives Platino sarirako hautagai da, baita muntaketa-zuzendaritza onenaren eta soinu-zuzendaritza onenaren sarietarako ere.

Azkenik, aurtengo Platino sarietako faborito nagusietako bat El clan filma da, Pablo Trapero zuzendariarena. Perlak sailaren barruan estreinatu zuten Espainian, Veneziako zinema-jaialdian izan ondoren. Sei izendapen ditu Platino sarietan: Iberoamerikako fikziozko film onena, zuzendari onena, gizonezko aktore onena (Guillermo Francella), muntaketa-zuzendaritza onena, arte-zuzendaritza onena eta soinu-zuzendaritza onena.

Iberoamerikako Zinemako Platino sarien hirugarren edizio honetako sari-banaketa uztailaren 24an izango da, Punta del Esten (Uruguai).

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea