tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > "Snowden", Oliver Stoneren azken filma, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztuko da, lehiaketaz kanpo
"Snowden", Oliver Stoneren azken filma, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztuko da, lehiaketaz kanpo
Ostirala, 2016(e)ko uztailaren 8

Oliver Stoneren azken filma, Snowden, Donostia Zinemaldiaren 64. edizioan aurkeztuko da Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo. Zuzendari estatubatuarraren azken lanaren Europako estreinaldia izango da.

Joseph Gordon-Levitt, Inception (2010), Looper (2012), Don Jon (2013) eta The Walk (2015) filmetako protagonistak egingo du Edward J. Snowdenen papera. Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko (NSA) agente ohi horrek bere herrialdeak martxan zuen zaintza masiboaren programen berri eman zuen. Berarekin batera agertuko dira filmean Shailene Woodley (The Descendants, 2011, Divergent, 2014), Melissa Leo (Zilarrezko Maskorra 2008an Frozen River filmean egin zuen lanagatik) eta Nicolas Cage (gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra 1995ean Leaving Las Vegas filmarengatik), besteak beste.

Stonek berak idatzi du gidoia Kieran Fitzgeraldekin batera, Luke Hardingen "The Snowden Files" eta Anatoli Kutxeranaren "Time of the Octopus" liburuetan oinarrituta. Film honetan zuzendariak AEBetako pertsonaia eta gertakari gatazkatsu bat lantzen du beste behin, iraganean ere egin duen bezalaxe: Vietnam -Platoon (1986), Born on the Fourth of July (1989)-; bere herrialdeko presidenteak -JFK (1991), Nixon (1995) eta W. (2008); Wall Street (1987); World Trade Center (2006), irailaren 11ren inguruan; edo telebistarentzat egin zuen seriea, The Untold History of the United States (2012-2013), Zinemaldian oso-osorik ikusi ahal izan zena.

Filmean NSAren dokumentu sekretuak filtratu zituen gizonaren gorabeherak kontatzen dira. Dokumentuak sekretuak ziren, eta gaur egun Errusian bizi da errefuxiatu bezala Snowden.

Filma Alemanian, AEBetan, Txinan eta Errusian filmatu dute, eta Sacha Inc eta KrautPack Entertainmenten produkzio bat da. Open Road etxeak estreinatuko du filma AEBetan irailaren 16an, Wild Bunch arduratuko da nazioarteko banaketaz eta Vértigo Films Espainiako banaketa egiteaz. Urriaren 7an estreinatuko da filma Espainian.

Stonek Zinemaldira egiten duen zazpigarren bisita izango da, eta bere film bat Sail Ofizialean dagoen aurreneko aldia. Duela hiru hamarkada, 1986an, belodromoa erabili zuen lehen aldiz zinema-areto bezala, Salvador filmarekin. Bertan erakutsi ziren bere Natural Born Killers (1994) eta World Trade Center (2006) ere. Zabaltegin proiektatu zituzten Talk Radio (1989), Looking for Fidel (2004), Alexander: The Ultimate Cut eta The Untold History of the United States (2013). Savages filma Zabaltegi-Perlak sailean aurkeztu zen 2012an. Urte horretan Donostia saria jaso zuen hiru Oscar sari eta bost Urrezko Globo dituen New Yorkeko zuzendariak, bere ibilaldiaren aitortza gisa, Zinemaldiak 60 urte betetzen zituen urtean.

Datozen asteetan jakinaraziko ditugu Sail Ofizialeko beste film batzuen izenak.

 

Snowden
Oliver Stone  (AEB - Alemania - Frantzia)
Lehiaketatik kanpo

Edward J. Snowdenek NSAren mundu mailako zaintza-programaren dokumentuak publiko egin zituenean, begiak ireki zizkion munduari eta ateak itxi zizkion bere etorkizunari, bere karrerari, betiko bere neska-lagunari eta bere aberriari.

Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea