tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > 18 eta 25 urte bitarteko 300 gaztek osatuko dute Gazteriaren EROSKI Sariaren epaimahaia
18 eta 25 urte bitarteko 300 gaztek osatuko dute Gazteriaren EROSKI Sariaren epaimahaia
EROSKI Donostia Zinemaldiaren babeslea da
Astelehena, 2016(e)ko uztailaren 11

EROSKIk eta Donostia Zinemaldiak lankidetza-hitzarmena egin dute, Gazteriaren EROSKI Sariaren babesle izateko Zinemaldiaren hurrengo edizioan.

Sari honen ardatza partaidetza da, eta herritarrei nahiz belaunaldi berriei irekita dago; hortaz, bat dator erabat gure kooperatibaren ezaugarriekin”, esan du EROSKIren kanpo harremanetarako zuzendariak, Josean Yelak.

Bestalde, Zinemaldiaren zuzendariak, Jose Luis Rebordinosek, eskertu egin du kooperatibaren laguntza. “EROSKI gure gizartean oso integratuta dagoen marka bat da, eta beraz, garrantzitsua da Zinemaldiko familiarekin bat egitea eta ahaleginetan laguntzea, belaunaldi berrietako gazteak hizkera zinematografikora gertura daitezen eta zineaz goza dezaten”.

Zuzendari Berriak saileko filmek eta Horizontes Latinos saileko zuzendarien lehen edo bigarren obrek saria irabazi ahal izango dute. 18 eta 25 urte bitarteko 300 gaztek osatuko dute Gazteriaren EROSKI Sariaren epaimahai ofiziala, eta gazte horiexek emango dizkiete botoak lehiatzen diren filmei. Egunero emango da bozketen emaitzaren berri. Gainera, epaimahaiko gazteek sari-banaketan hartuko dute parte. Ekitaldia Zinemaldiaren azken egunean izango da; zehazki, irailaren 24an, Kursaal 2 aretoan, 18:45ean. Orobat, 64. edizioaren itxiera-ekitaldian ere irabazlearen berri emango da.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea