tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Gas Natural Fenosak ekoitzitako ''Cabra y oveja'' film laburra estreinatuko du Kike Maíllo zuzendariak Donostia Zinemaldian
Gas Natural Fenosak ekoitzitako ''Cabra y oveja'' film laburra estreinatuko du Kike Maíllo zuzendariak Donostia Zinemaldian
Ostirala, 2016(e)ko uztailaren 15
  • CINERGÍA ekimenaren hirugarren edizioko lehen film laburra da hori. GAS NATURAL FENOSAREN ekimen bat da CINERGÍA, eta energia aurrezteaz eta efizientziaz erabiltzeaz kontzientziatzea du helburu.
  • Energia-enpresak bosgarren urtez berritu du Donostia Zinemaldiaren babesle ofiziala izateko akordioa.

GAS NATURAL FENOSAK Kike Maíllo zuzendariak CINERGÍAREN hirugarren ediziorako egin duen film laburra estreinatuko du Donostia Zinemaldian. CINERGÍA Gas Natural Fenosa energia-enpresaren ekimen bat da, energia aurrezteko eta efizientziaz erabiltzeko mezua jendartean sustatzea duena xede. Horrez gain, GAS NATURAL FENOSAK bosgarren urtez Donostia Zinemaldiaren babesle ofiziala izateko akordioa berritu du gaur. Irailaren 16tik 24ra bitartean izango da Zinemaldiaren aurtengo edizioa.

GAS NATURAL FENOSAKO Publizitate Korporativo eta Babesetako arduradunak, Adenai Pérezek, eta Donostia Zinemaldiaren zuzendariak, José Luis Rebordinosek, energia-enpresak jaialdiari eskaintzen dion babesaren berritzea aurkeztu dute gaur, eta Kike Maíllo zuzendariak datorren Zinemaldian aurkeztuko duen film laburraren zenbait xehetasun azaldu dituzte. Maíllok zuzendari berri onenaren Goya saria irabazi zuen 2012an.

Cabra y oveja du izena Maílloren laburrak. Gidoia Daniel Sánchez Arévalok idatzi du, eta Michelle Jenner, Hugo Silva, Adrián Lastra eta Daniel Guzmán ditu protagonista. Haietako batzuk Maíllorekin batera izango dira Donostian filmaren aurkezpenean, hurrengo irailean.

Cabra y oveja filmeko pertsonaia nagusiak 35 urte egingo ditu atzera, biztanleak energia-eraginkortasunaz kontzientziatzeko misioarekin, eta, era berean, iraganean egindako hutsegiteak nolabait konpontzen saiatuko da. Hori dela eta, lekutxo bat aurkituko du Tomiren pentsamenduan. Tomi, Charlie bere lagunarekin batera, garai batean porrot egin zuen lapurreta bat egiteko zorian dago. Baina, zer gertatuko da gero?

Cabra y oveja film laburra Daniel Sánchez Arévaloren En tu cabeza osatzen duten lau laburretako bat da. En tu cabeza Espainiako enpresa baten lehen branded content gisako film luzea da, eta GAS NATURAL FENOSAK ekoitzi du, El Terrat ekoiztetxearen (bigarren urtez jarraian proiektu honetan) eta Arena Media agentziaren laguntzarekin. Elkarri lotutako lau film laburrek osatzen dute pelikula. Daniel Sánchez Arévalok idatzi ditu laurak, eta honako hauek dira zuzendariak: Kike Maíllo, Borja Cobeaga, Sánchez Arévalo bera eta Alberto Ruiz Rojo, MadridCortoFest jaialdiko Talento Cinergía sariaren irabazlea.

Filmean, Andrea izeneko pertsonaia 2052. urtean bizi da, baina iraganera bidaiatuko du eta gure buruan sartuko da, energia-eraginkortasunak ingurumenaren zaintzan duen garrantziaz kontzientzia gaitezen. Nahiz eta bidaia horien helburua munduaren patua aldatzea izan, Andreak bere patua aldatzeko asmoa ere badu, bere iraganeko «niari» orain damu zaizkion hutsegiteak egitea galaraziz.

CINERGÍA ekimenaren helburua energia aurrezteak eta modu efizientean erabiltzeak daukaten garrantzia azpimarratzea da, bai eta GAS NATURAL FENOSA enpresaren produktu eta zerbitzuak aurkeztea ere. Film laburrak GAS NATURAL FENOSA enpresaren babesa duten Espainiako jaialdi nagusietan estreinatuko dituzte, eta milaka espainiarren etxeetara iritsiko dira. CINERGÍA ekoizpenak ahalik eta etxe gehienetara irits daitezen, energia-konpainiak berritu egin du Atresmedia enpresarekin duen akordioa, CINERGÍAREN edukiak haien kanalen bidez zabaltzeko.

CINERGÍA ekimenaren aurreko edizioen arrakasta

CINERGÍA ekimenaren aurreneko bi edizioetako ekoizpenek 23 milioi bisualizazio baino gehiago izan dituzte orotara, efizientziari buruzko elkarrizketek % 28,5eko gorakada izan dute, eta 22.000 aipamen baino gehiago izan ditu gaiak sare sozialetan. Eskuratutako azken sarien artean, nabarmentzekoak dira Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikar ospetsuko 2016ko hiru Eguzkiak: Zilarrezko Eguzkia –kanpaina integratu gisa–, Urrezko Eguzki bat, eta Sari Nagusi bat, Santiago Seguraren Consumo responsable. Nivel 7 film laburragatik. CINERGÍA ekimenaren bigarren edizioa Cannes Lions 2016 ekitaldiko Entertainment-eko shorlistean izan den lan espainiar bakarra izan da.

Beste hainbat sari ere jaso ditu: Sitges Next 2016, Branded Content kategorian; Círculo de Economía Fundazioaren saria; zilarrezko EFI bat; urrezko Inspirational bat, eta Valores saria Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontsumitzaileen Elkartearen XXI. edizioan, ikus-entzunezko sektoreari eta kontsumo arduratsuari egindako ekarpenagatik, telebista-kate eta ekoizpen-etxeekin sinergian.

Kulturarekiko eta zinemarekiko konpromisoa

GAS NATURAL FENOSAK lankidetzarako konpromisoa du gizartearekin, eta, bereziki, zinemaren munduarekin; horretarako, babesa ematen die Espainiako jaialdi eta proiekzio-areto nagusiei. Honako hauek babesten ditu konpainiak: Donostia Zinemaldia, Sitges-Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia, Madrid Premiere Week, Málagako Jaialdia. Espainiako Zinema, kritikaren FEROZ® sariak eta Cartagenako Nazioarteko Zinema Jaialdia, bai eta Espainiako Cinesa sareko 40 zinema-areto baino gehiago, GAS NATURAL FENOSA izena dutenak. Zinema Akademiarekin batera, Zinema Ibiltariaren Gas Natural Fenosa Zikloak ere bultzatzen ditu konpainiak.

 
Adenai Pérez, José Luis Rebordinos
Adenai Pérez, José Luis Rebordinos
Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea