tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Ikusmira Berriak ekimenaren lehen edizioko proiektuetako batek Galiziako Gobernuaren babesa lortu du
Ikusmira Berriak ekimenaren lehen edizioko proiektuetako batek Galiziako Gobernuaren babesa lortu du
Xacio Baño-ren ''Trote'' filmak 259.000 euro jasoko ditu Axencia Galega das Industrias Culturais-engandik
Osteguna, 2016(e)ko uztailaren 21

Axencia Galega das Industrias Culturais-ek (Agadic) ikus-entzunezko industriarako bi miloi euro nola banatuko dituen iragarri zuen atzo. Aukeratutako proiektuen artean Xacio Bañoren lehen luzemetraia dago, Trote izenekoa eta Frida Films-ek ekoiztua, 259.000 euro jasoko ditu. Trote iaz Ikusmira Berriak ekimenaren lehen edizioan hautatu ziren lau proiektuetako bat da.

Iaz Baño sei asteko egonaldi batean Tabakaleran egon zen babesa jaso duen proiektua garatzeko. Fikzioa eta dokumentalaren artean kokatzen den Trote-ren filmazioa 2017ko bigarren hiruhilekoan hasiko da eta datorren urteko Donostia Zinemaldian proiekta liteke.

Ikusmira Berriak berrikuntza eta esperimentazioa - lengoaia zinematografikoan edo ekoizpen moduetan - bilatzen duten ikus-entzunezko lanei laguntza eman asmoz iaz sortu zen ekimena da. Erakunde arteko kolaborazioaren ondorio da programa berri hau, hain zuzen, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak sustatu dute. Ekimenaren helburu nagusia ikus-entzunezko sorkuntzari bultzada ematea da.

TROTE
Fikzioaren eta dokumentalaren artean mugitzen den film luzea da Trote. Aktoreak ez direnekin, kanpoko lokalizazio errealekin, eta historia aurkitzeko filmatze-grabazioekin jolasteko film bat.
Sentsaziozko filma, non pertsonaien arteko gatazkak ez diren agerikoak. Bizitzako une bat besterik ez da transmititu nahi.

Hizkuntza: Galiziera.
Grabaketa-formatua: HD
Grabaketa lekua: Galizia.

Sinopsia:
Carme 32 urteko neska isil eta bakartia da. Galizia barne aldeko mendiko herrixka batean bizi da, harreman eskasa duen Ramon aitarekin (65) eta gaixorik dagoen amarekin. Okindegi batean lan egiten du eta egunen batean giro itxi eta estu horretatik ihes egitearekin amets egiten du. Baina momentuko egoerak pausua ez ematera bultzatu dute beti. Trostan ibili. Ihes egin.
Trote, “Rapa das Bestas”, antzinako gizonaren eta zaldiaren arteko borroka, ospatzen den bitartean igarotzen da. Herrixka festarako prestatzen ari da. Etxean Luis (37) dago, Madrilen lan egiten duen Carmeren anai zaharrena eta María (35), lau hilabeteko haurdun dagoen haren emaztea.

Xacio Baño:
Xove (Lugo), 1983. Zinema ikasi zuen Leongo Unibertsitatean. Hainbat film labur produzitu, idatzi eta zuzendu ditu, haien artean Estereoscopía (2011) eta Anacos (2012) nabarmentzen dira, Clermont-Ferrand, New directors/New Films MoMA, Telluride, Mar del Plata, Las Palmas, Alcine, Málaga, Slamdance edo Busan bezalako zinemaldietan aurkeztuak.
Ser e voltar (2014), bere lehen ez-fikziozko filma, Locarnoko 67. Jaialdian estreinatu zen eta oraintsu Canal + Saria eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso ditu Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko 37. zinema-jaialdian.

Filmografia:
2015 - Eco
2014 - Ser e voltar.
2013 - Entre el relámpago y el trueno.
2012 - Anacos.
2011 - Estereoscopía.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea